Jota de los toros (Zezenketaren jota) delakoa musika dagoen edozein alditan dantza daiteke, dela bandarena, dela gaitarena, dela txistuena ere. Jota Erriberriko jaietan, 21: 00etan gaita musikarekin programatzen den dantzaldian dantzatzen ohi da. Jota zirkuluan dantzatzen da, parte hartze librearekin. Hiru pauso ditu, eta horietako bat kopla da, korroan dantzatzen dena, bikoterik gabe.
Azalpen historikoa:
1906an, Ramón Borobia banda zuzendariak Zaragozako zezenketetan azken zezena atera aurretik jotzen zen jota bat moldatu zuen musika bandarako. Moldatu edo ex novo konposatu, ez baitago garbi (González, 2014, 260). Ohitura 1881ean dokumentatuta dago, nahiz eta lehenagokoa izan daitekeen (Ídem, 259).
Zezenketa jota batekin amaitzeko ohitura ere izan da Iruñean, non, gaur egun, La Pamplonesak jotzen duen azken pieza jota bat izaten jarraitzen duen. Antzina, mu...irakurri gehiago

Zezenketa jota batekin amaitzeko ohitura ere izan da Iruñean, non, gaur egun, La Pamplonesak jotzen duen azken pieza jota bat izaten jarraitzen duen. Antzina, mutilek plazan dantzatzen zuten.
Ez dakigu Erriberrin nondik etorri den eta noiztik jo eta dantzatu izan den jota bat zezenketaren amaieran edo zezenketa edo bigantxen giroan. Baliteke Aragoitik etortzea. Izan ere, Zaragozako Zezen Plazako ohitura Aragoiko beste Plaza batzuetara hedatu zen eta litekeena da Nafarroara pasatzea (eta baita ere Errioxara, Bizkaiara…). Musika Erriberrikoa ez bada, koreografia, aldiz, bai. Hala ere, jota dantzatzeari XX. mendeko 30eko hamarkadan utzi zitzaion. 1987. urtean Erriberriko Txibiri dantza taldeak landa-lana egin zuen jota hura berreskuratzeko. Urte horretan bertan, abuztuaren 26an, Kolerako Ama Birjinaren eguna zela eta, Jota de los toros edo «emaztegai itsusiaren jota» (Erriberrin ere izen horrekin ezagutzen da), berriz dantzatu zuten herrian.
Emaztegai itsusiaren Jota izenak kantatzeko erabili daitekeen letrari egiten dio erreferentzia.
AURKEZPENA
Jota de los toros (Zezenketaren jota) delakoa musika dagoen edozein alditan dantza daiteke, dela bandarena, dela gaitarena, dela txistuena ere. Jota Erriberriko jaietan, 21: 00etan gaita musikarekin programatzen den dantzaldian dantzatzen ohi da. Jota zirkuluan dantzatzen da, parte hartze librearekin. Hiru pauso ditu, eta horietako bat kopla da, korroan dantzatzen dena, bikoterik gabe.
1906an, Ramón Borobia banda zuzendariak Zaragozako zezenketetan azken zezena atera aurretik jotzen zen jota bat moldatu zuen musika bandarako. Moldatu edo ex novo konposatu, ez baitago garbi (González, 2014, 260). Ohitura 1881ean dokumentatuta dago, nahiz eta lehenagokoa izan daitekeen (Ídem, 259).
Zezenketa jota batekin amaitzeko ohitura ere izan da Iruñean, non, gaur egun, La Pamplonesak jotzen duen azken pieza jota bat izaten jarraitzen duen. Antzina, mu...irakurri gehiago
Parte hartze librea da
MULTIMEDIA
Kaleko, festetako jantziak. Nahieran.
Fernandez de Larrinoa, Kepa (2003). Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco. Eusko Jaurlaritza. p. 364
Molina, J. M. (2014). Toques y música en los festejos taurinos del coso de la Misericordia. La plaza de toros de Zaragoza desde su construcción en 1764-1765 hasta su reforma en 1916-1918. El Coso De La Misericordia De Zaragoza (1764-2014), pp. 247-265.
Plazan ikasten da. Txibiri dantza taldearen barruan ere ikas daiteke.