Abuztuko festen lehendabiziko egunean, jantzi tradizionalarekin jantzitako dantzariek udala laguntzen dute mezarako bidean. Meza egin eta gero, Udaletxe Plazan Bandera dantza eta Ttun-ttuna dantzatzen dira. Ondoren Ttun-ttuneko dantzariak sartzen dira plazan dantzaren lehendabiziko mugimenduak dantzatzen dutelarik. Ttun-ttunak bi zati ditu eta dantzariek bien arteko etena baliatzen dute bikoteak zapi baten bidez lotzeko. Lehendabiziko zati hori (Uztarrozeko ttun-ttunari dagokiona) plazar...irakurri gehiago
Abuztuko festen lehendabiziko egunean, jantzi tradizionalarekin jantzitako dantzariek udala laguntzen dute mezarako bidean. Meza egin eta gero, Udaletxe Plazan Bandera dantza eta Ttun-ttuna dantzatzen dira. Ondoren Ttun-ttuneko dantzariak sartzen dira plazan dantzaren lehendabiziko mugimenduak dantzatzen dutelarik. Ttun-ttunak bi zati ditu eta dantzariek bien arteko etena baliatzen dute bikoteak zapi baten bidez lotzeko. Lehendabiziko zati hori (Uztarrozeko ttun-ttunari dagokiona) plazaren inguruan dantzatzen da eta bigarren zatia (Izabakoa) bi ilaratan jarrita egiten dute.
Ttun-ttuna Erronkariko Ibaxako herri guztietan egiten zen dantza da, eta, zenbait urtez dantzatzeari utzi ondoren, hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen berreskuratzen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankoze (Otermin, 1979, 451) herrietan zeuden.
Galdu ondoren, ttun-ttuna berriz dantzatu zen Garden 1983an, Argia talde donostiarraren eskutik, musika eta dantza biltzen zituen jaialdi batean. Argia-k 1971n «Erronkariko Ttun-ttun» izeneko dantz...irakurri gehiago

Galdu ondoren, ttun-ttuna berriz dantzatu zen Garden 1983an, Argia talde donostiarraren eskutik, musika eta dantza biltzen zituen jaialdi batean. Argia-k 1971n «Erronkariko Ttun-ttun» izeneko dantza aurkeztu zuen, Uztarroz eta Izabako ttun-ttunak bata bestearen ondoren dantzatzen direlarik, dantza bakarra bailitzan. Aurreko urteetan J.A. Urbeltz, Marian Arregi eta Mikel Lizartza, Argiako partaideak biak, Erronkaribar aldean ibili ziren ttun-ttunak ikertzen. Haien berri jaso zuten Uztarrozen (Sastre etxeko Ricarda Perez eta Leonides Mayorengandik) eta Izaban (Justa Labairurengandik). Aurretik Maxi Aramburuk egin zuen gisan, bi ttun-ttun horiek batean lotu eta eskenatokira eraman zuten aipatu datan.
2000. urtean, Josema Mendiolak, Garden ttun-ttuna berreskuratu nahian, Añorgako bere taldea Gardera eraman zuen Ttun-ttuna dantza dezan. Hurrengo urtean Gardeko Ttun-ttuna berreskuratzen hasi zen. Josema Mendiola Donostiako Argia taldeko dantzaria izan zen eta talde horretako dantzaria zen bitartean Añorgako Arkaitz taldeko dantza maisuaren lana ere egin zuen. Argia-n ikasi zuen ttun-ttuna, Añorgan lehendabizi eta gero Garden ere irakatsi zuen.
Garden lekukotasunik jaso ez den arren, Fco. Arrarasek (1983, 56-58) «Gardeko Thun thuna» deskribatzen du. Bere lanetan ohikoa den gisan, Arrarasek ez du iturririk aipatzen, beraz, datuak kontuz hartuko dira. Deskribapenen sinesgarritasuna kolokan jartzekoa da. Ingurutxo baten aurrean gaudela deritzo eta, beste ttun-ttunetan (Izaba eta Uztarroz) egiten duen gisan, hiru zati identifikatzen ditu: Soka dantza, Pañuelo dantza eta Inguru dantza. Orrialdetan ematen dituen deskribapenak geroago ematen dituen partiturekin (165-167 o.) alderatuz gero, ohartzen gara ez datozela bat. Berak aipatzen duen soka dantza beste inork ez du jaso; Pañuelo dantzarako ematen dituen urratsak eta dantzaren deskribapen orokorra ere ez dator bat melodiarekin. Soilik Inguru dantzaren deskribapena dator bat melodiarekin.
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Bere momentuan Argia Dantza Taldeak ikertutako jantzia da. Jantziak egiteko eredua Gardeko Surio etxeko Urzainki ahizpek utzitako arropa izan zen.
Errokariko janzkerari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus Otermin (1979, 442-451) eta Hualde (2019).
Jantzi guztiak udalarenak dira eta zazpi bikoteendako dira. Gehiago behar izanez gero, Erronkari Ibaxako...irakurri gehiago

Jantzi guztiak udalarenak dira eta zazpi bikoteendako dira. Gehiago behar izanez gero, Erronkari Ibaxako Juntetxean gordetzen direnak erabiliko ziren.
Gardeko Ttun-ttuna Donostiako Argia Dantza Taldeak egin zuenaren berdina da. Arlo musikalean ere. Gardeko kasuan, hala ere, ezberdina da instrumentazioa. Hemen akordeoia, bandurria eta bibolina dira erabiltzen direnak.
AURKEZPENA
Abuztuko festen lehendabiziko egunean, jantzi tradizionalarekin jantzitako dantzariek udala laguntzen dute mezarako bidean. Meza egin eta gero, Udaletxe Plazan Bandera dantza eta Ttun-ttuna dantzatzen dira. Ondoren Ttun-ttuneko dantzariak sartzen dira plazan dantzaren lehendabiziko mugimenduak dantzatzen dutelarik. Ttun-ttunak bi zati ditu eta dantzariek bien arteko etena baliatzen dute bikoteak zapi baten bidez lotzeko. Lehendabiziko zati hori (Uztarrozeko ttun-ttunari dagokiona) plazar...irakurri gehiago
Ttun-ttuna Erronkariko Ibaxako herri guztietan egiten zen dantza da, eta, zenbait urtez dantzatzeari utzi ondoren, hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen berreskuratzen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankoze (Otermin, 1979, 451) herrietan zeuden.
Galdu ondoren, ttun-ttuna berriz dantzatu zen Garden 1983an, Argia talde donostiarraren eskutik, musika eta dantza biltzen zituen jaialdi batean. Argia-k 1971n «Erronkariko Ttun-ttun» izeneko dantz...irakurri gehiago
Erronkaribarko jantzi tradizionalak
MULTIMEDIA
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Bere momentuan Argia Dantza Taldeak ikertutako jantzia da. Jantziak egiteko eredua Gardeko Surio etxeko Urzainki ahizpek utzitako arropa izan zen.
Errokariko janzkerari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus Otermin (1979, 442-451) eta Hualde (2019).
Jantzi guztiak udalarenak dira eta zazpi bikoteendako dira. Gehiago behar izanez gero, Erronkari Ibaxako...irakurri gehiago
Gardeko Ttun-ttuna Donostiako Argia Dantza Taldeak egin zuenaren berdina da. Arlo musikalean ere. Gardeko kasuan, hala ere, ezberdina da instrumentazioa. Hemen akordeoia, bandurria eta bibolina dira erabiltzen direnak.
Araolaza, Oier (2011): Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen. Dantzan.eus. Jasota: 2011/06/16. https://dantzan.eus/albisteak/erronkariko-ttun-ttunaren-historia-osatzen
Arraras, Francisco (1983): Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Institución Príncipe de Viana.
Hualde, Fernando (2019): Indumentaria roncalesa. Lamiñarra
Ote...irakurri gehiago
Dantzarien taldean. Oier Mendiola da irakasle lanetan aritzen dena.
Josema Mendiola