IZABAKO BANDERA ARBOLATZEA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
BANDERA DANTZA
Azalpena: 

Bandera Arbolatzea, bandera altxatu eta musikaren erritmoan, mugimendu ezberdinak egitean datza.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 25 eta Irailaren 16an
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Udaletxe Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Banderaria agintariengana hurbiltzen da eta baimena eskatu eta gero plazaren erdian kokatzen da eta bandera ezker-eskuin eta bere buruari jiraka mugitzen du, beti ere txitulariak jotzen duen soinuaren erritmoari nolabait jarraituz. Dantza bukatuta, esker oneko agurra egiten dio herriari eta bandera herriko agintaritzari itzultzen dio.

Azalpen historikoa: 

Bandera Arbolatzea 2007an dantzatu zen lehendabiziko aldiz Izaban. Bandera dantza Andoni Iribarren adopzio-errokariarrak ekarri zuen Erronkaribarrera 2005ean, Doneztebeko eredua hartuta. Lehendabiziko urteetan, Izaban dantzatutako Bandera dantza Erronkarikoaren soinuarekin dantzatu egin zen, harik eta 2010ean Bilboko txistularia den Sabin Bikandik Izabarako melodia berri bat asmatu zuen arte. Dantzaren irakaslea Andoni Iribarren izan zen.
Bandera Arbolatzea Izabako banderarekin egiten da...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Banderaria

Erlazionaturiko Ondarea: 

Bandera

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Izabako Bandera Arbolatzea. 2017. Ainaren eguna
JANZKERA

Banderariak Erronkari Ibaxako jantzi tradizionalak janzten du.

MUSIKA
Musikariak: 
Julio Beretens
Soinu tresnak: 
Txistua eta ttun-ttuna
Partiturak: