CORELLAKO JOTA

AURKEZPENA

Corellako Jota. 2017
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
JOTA DE GIGANTES
Azalpena: 

Corellako Villarreko Ama Birjinaren festetan plazan korroan egiten den jota berria da. Aurretik erraldoiek egiten bazuten ere, orain dantzariek ere dantzatzen dute propio egindako koreografia batekin.

Herria:

NOIZ
Data: 
Larunbat Santutik hamabost egunetara, Villarreko Ama Birjinaren festetan, 20.30ad aldera. Herriko jaietako gaueko dantzaldietan ere bai.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza de España edo Udaletxearena
Geokokapena: 
AZALPENA

Villarreko Ama Birjinaren Santutegirako erromeria egunaren bezperan eta santutegi horretan egiten den Salbearen ondoren, Udaletxe plazara joaten da. Bertan egiten da antzina jaien bezperan festaren hasiera iragartzen zuen ohiko sua. Testuinguru horretan, Peña Gracurrisek bertako ardoa eta ogi txigortuak (torradak deituak) banatzen dizkie bertaratutakoei, olio eta baratxuriarekin. Sua piztu baino lehen, Tambarriako dantzariek jota dantzatzen dute.

Azalpen historikoa: 

Corellako Jota 2017ko apirilean dantzatu zen lehen aldiz Villarreko jaietan. Corellako Jota sortzeko proiektua Tambarria Elkartearen dantza sailean sortu zen. Jose Luis Balmasedarekin harremanetan jarrita, berak sortu zuen koreografia. José Luis Balmaseda Tuterako koreografoa ezaguna eta Tambarríako dantza taldearen maisua da. Melodia, Giganteen Konparsak erabiltzen zuen jada bere dantzetako batean, eta Balmasedak bertan oinarritu zen dantzariendako jota bat sortzeko. Horregatik, jo...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Tambarriako dantza taldearen dantzariak, Villarreko jaietan. Parte-hartze librea herriko jaietan.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Corellako Jota. Aurkezpen eguna. 2017-04-29
Corellako Jota. Herriko festak. 2017ko irailean. It.: Mariavi Sanz
Corellako Jota. Aurkezpen eguna. 2017-04-29. It.; Mariavi Sanz
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

El Villar-eko dantzaldirako erabiltzen diren jantziak Tambarriako dantzariek erosi zituzten.Jai hauetarako jantzia berezia da: 

Mutilak: Galtzak, alkandora, txalekoa, gerrikoa, espartinak eta txapela.

Neskak: Mahuka luzeko alkandora, beix kolorekoa ere eta dantzariaren aukerazko koloreko gerruntzea. Orkatiletarainoko kolore ezberdineko gona marraduna, gonazpiko eta pololo beixak, media beltzak eta espartin zuriak.

MUSIKA
Musikariak: 
Herriko Musika Banda eta Tuterako Gaitariak
Soinu tresnak: 
Musika Bandarenak eta gaitak
Partiturak: 
Garapena: 

Udal bandak 1964tik jotzen du jota, "La Calaceitana" izenekoa. Jaime Niella konpositoreak Corellako Udal bandako zuzendari Ricardo Marcillari eman zion jota bat da, honek jo dezan. Marcillak, ederra zelakoan, Corellako Bandaren errepertorioan sartu zuen, bere barnean hiru kopla ezberdinak dituelako. Jaime Niella Calaceitekoa (Teruel, Espainia) zen, eta han berreskuratu zuen Calaceiteko Jota. Bi gaita eta atabalerako moldaketak  Tuterako Gaiteroen Javier Perez de Obanos musikaria eta konpositoreak egin zituen.