LEKAROZKO SAGAR DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sagar dantza inauterietan egiten zen dantza zen, baina egun Lekarozen, herriko bestetan egiten da. Sagar dantza lau dantzarik dantzatzen dute elizaren barnean eta mezaren ondoren herriko plazan ere egin daiteke. Sagar dantza izena dantzariek eskuetan daramaten sagarretatik datorkio. Izan ere eskuetan sagar bana daramate dantzatzen diren bitartean.

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 24, 12'30etan
NON
Tokia: 
Herriko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Lekarozko Sagar Dantza Baztango gainontzeko Sagar dantzen koreografia eta musika sistematik abiatuta birsortu den dantza da, San Bartolome egunean (Lekarozko patroia, abuztuak 24) herriko neskek dantzatzen dutena. Dantzariek ilara batean jarrita egiten dute dantza eskuetan sagar bana daramatelarik. Lekarozko karriketatik landa, Erratzu eta Arizkun artean ospatzen den Gizakunde egunean ere dantzatu egin da eta dantza daiteke

Azalpen historikoa: 

Sagar dantza galdu zen XX. mendearen hasieran Lekarozen eta bere koreografia berreskuratzeko testigantzarik ez da aurkitu (Larralde, 2017, 45). Aita Donostiak eta R.M. Azkuek jasotako doinuak aztertuta, Patxi Larraldek ondorioztatu du "sagar dantza zabalago baten bigarren erdia" izango liratekeela (2017, 46). Horregatik, doinu horiek  aztertu ziren beste sagar dantzen doinuen argitara eta 2014rako Lekarozko Sagar dantza berreraiki zen. Gainera, eta eskura zeuden doinuak Sagar d...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Lekarozko Sagar dantza. 2014. Arizkunen. It.: Dantzan.eus
JANZKERA

San Bartolometan egiten denean "poxpolin" jantziarekin dantzatzen dira neskak: atorra zuria, gona gorria bi marra beltzekin azpikaldean, korpinoa. Buruan zapi zuria eta hanketan media zuriak eta abarkak.
Gizakundean egiten denean Arizkungo sagar dantzarien antzera janzten dira. Atorra eta praka zuriz, gerrian gerriko gorria eta lepoan zapi koloredun handi bat. Bularraldea zeharkatuz kolore urdin edo gorridun banda bat eta buruan, koloretako zintekin apaindutako txano konikoa. Oinetakoak ...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Jo ala Jo Elkarteko txistulariak (Baztango Xulubitariak)
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta danborra
Partiturak: 
Garapena: 

Lekarozko Sagar Dantzaren doinua 1914an jaso zuen Aita Donostiak eta 1922an argitaratu zuen bere Euskal Eres Sortan. Doinuaren izenburua Sagar dantza da eta berarekin batera doan abestiaren lehen hitzengatik ere ezaguna da: Mantelina buruko. R.M. de Azkuek doinu bera jaso zion pertsona berari, Cancionero Popular Vasco delakoan argitaratu zuena, Gan nintzen baratzera izenburupean (hauek ere abestiaren lehen hitzak dira), baina Zurrume dantzaren melodia dela esanez, Larralderentzat (2017, 45) akats bat dena.

Berreraikitze melodikoa Jo ala Jok egiten du. Larralderen ustez (2017, 46), gainontzeko Sagar dantzen luzerarekin konparatuz "Mantelina buruko zein Gan nintzen baratzera dantza handiago baten zatia dira”. Horregatik, Sagar dantza berri honetarako "hiru zati melodiko berri" sortu ziren.