ETXARRIKO ALKI DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Sille dantza, Axuri beltxa
Azalpena: 

Jadanik dantzatzen ez den dantza.

Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.

Ikusi Iribasko Silla dantza

NOIZ
Data: 
Ez da jadanik egiten
NON
Geokokapena: 
AZALPENA

Jadanik dantzatzen ez den dantza. Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru alkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe. Dantza hau txistuaren soinuarekin egiten zen txistularirik bazegoen; “Danbolinterorik ez bazen, “ezpainetakoa” edo aho-soinua jotzen zekien norbaitek joko zuen, eta soinularirik ez zegoenean, aulki-dantzarako mus...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantza-joku hau  aurreko mendearen laugarren hamarkadan galtzen da baina bere oroitzapena oso garbia da zazpigarrenean eta zortzigarrenean ere.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Dantzariak hiru izaten dira. Jende nahikorik baldin badago hirunako bi hilera jar daitezke ere bai. Ohikoa zen aulkietan norbait eserita egotea, batez ere aulkiak iraul ez zitezen.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
MUSIKA
Musikariak: 
Txistularia (ala aho-soinularia, ala kantatua)
Soinu tresnak: 
Txistua, aho-soinua
Grabaketen egilea: 
Juan Mari Beltran (txistu y danbolina), Ander Barrenetxea (atabal) eta Errege Belda (acordeón)
Garapena: 

Dantza hau txistuaren soinuarekin egiten zen txistularirik bazegoen; “Danbolinterorik ez bazen, “ezpainetakoa” edo aho-soinua jotzen zekien norbaitek joko zuen, eta soinularirik ez zegoenean, aulki-dantzarako musika denen artean kantatuz ematen zuten” (Beltran, 2016, 50).

Etxarriko Alki dantza Aita Donostiak eta Patxi Arrarasek ere jaso zuten. Ñabardunak ñabardura, melodia bereko partiturak dira.