Inauteriak

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.

Aranoko inaute-larunbatean egiten den dantza da zahagi dantza. Goizean zomorro zuriz jantzitako hainbat lagun makila luze banarekin ateratzen dira kalera bi ilaratan jarrita eta bere ondotik, edo aldameneko kale eta etxetatik bestelako beste bi mozorro ateratzen zaizkie zahagiarekin eta hor hasten da Zahagi dantza. Mozorro zuriek makilak jotzen dizkiote elkarri melodiaren erritmora zahagidun mozorroak bere artean mugitzen diren bitartean. Une zehatz batean Zuriek beherantz jotzen dute zahagia kolpatuz.

Orriak