IRUÑEA

Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Fagina Bals. Dantzan.eus

Urtero, San Lorentzo egunean (abuztuaren 10ean) eta Bestaberri egunean (ekainean), izen bereko Anaiarteak dantzaldiak egiten ditu eta prozesioetan parte hartu. Data hauetaz landa bertze data berezietan ere atera daitezke: inauteriak, San Zernin egunean… Bertan mota askotako dantzak egiten dituzte kofradeek: makil dantzak, ezpata dantzak, brokel dantzak etab.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Iruñeko Animalien dantzak. 2016. It.: Iruña Taldea

Animalien dantzak Inauteri aurreko asteburuan ospatzen den Kauteren Festaren giroan dantzatzen dira. Segizio horretan ateratzen diren zaldikoek dantzatzen dituzte.

Iruñeko San Fermin Aldapakoaren Ezpata dantza dantza-multzo bat da eta egurrezko ezpata luzeekin egiten da, nahiz eta beren artean  Bandera dantza eta sastakaiez dantzaturiko zortzikoa dauden. Ezpata dantzak, bere osotasunean, Arrotxapeako zubia –Arga ibaiko bazterretan- eta San Ferminen kapera lotzen duen dantza da. Bere barne egituran, dantzaz gain, pertsonaia ezberdinak daude: Kapitainak, Tropelako dantzariak, Zerbitzaria, Buruzagia eta Boboa.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Orriak