Jadanik dantzatzen ez den joku dantza.
Dantza honen berri eman zigun Aita Donostiak, Gure Herria aldizkarian argitaratutako partiturarekin. Argitalpen horretan eta Katadera-dantza izenburuaren azpian dantzaren deskribapena eta partitura (Arnegin jasoa) eta berak dioen moduan «nik jasotako beste bi doinu dantza berarentzat» (Donostia, 1929, 482). Ematen duen deskribapena hauxe da:
On met en rang trois chaises. Un danseur on met à côté de chacune. On se met à marcher, à serpente...irakurri gehiago
On met en rang trois chaises. Un danseur on met à côté de chacune. On se met à marcher, à serpenter parmi elles de façon que deux danseurs ne se rencontrent pas de face. Pour l’éviter, celui qui est le dernier, en arrivant à la dernière chaise, cesse de suivre ses compagnons et se retourne sans faire le tour de celle-ci, et se mets en tête des danseurs. On répète la danse tant qu'on voudra, ayant soin rendre de plus en plus vif le mouvement de la musique [Hiru aulki jartzen dira ilaran. Bakoitzaren aldamenean dantzari bat jartzen da. Ibiltzen hasten da, haien artean sigi-saga egiten bi dantzarik aurrez aurre topo egiteko moduan. Hau saihesteko, azkenak, azken alkira heltzean, bere lagunei jarraitzeari utzi eta buelta eman gabe, dantzarien buruan jartzen da. Dantza nahi adina aldiz errepikatzen da, musikaren mugimendua gero eta biziagoa izanda] (Donostia, 1929, 103).
Bere iturria aipatu gabe, F. Arrarasek ere jasotzen du melodia bera (Arraras, 1987, 101 eta 219)
Ikus Iribesko Silla dantza
AURKEZPENA
MULTIMEDIA