ABLITAS

Paloteadoa (edo Makil dantza) herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa 1996an birsortzen dute Ablitasen, bide batez Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko bestak berreskuratuz. Dantzariek Birjinarekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldean antzezpenean zehar tartekatuz arku dantza, makil dantza, zinta dantza eta giza dorrea, besteak beste, dantzatzen dituzte.

Orriak