LEITZA

Leitzako ingurutxoa mantendu den ingurutxorik osatuena da eta hainbat dantzek osatzen dute. Soka dantza da egiten den lehendabiziko dantza. Bertan mutilek soilik, edota neskekin, belauntziko izeneko dantza egiten dute. Bigarren dantza sorta Ingurutxoa da berez. Sorta honetan erritmo eta koreografia ezberdineko dantzak egiten dira: inguru handiak eta inguru txikiak. Neska-mutilek bikoteka dantzatzen dira korroan erlojuaren orratzen mugimenduaren kontrako norabidean. Bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa egiten dira.


Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Orriak