LESAKA

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Lesaka, 2007. Soka dantza. Arg.: Rafael Eneterreaga

Lesakako Soka dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko arratsaldean egiten diren dantzez ari gara. Lesakan, egun horretako dantzak Lesakako dantzak bezala dira ezagunak. Soka dantza deitzen badiogu ere, dantza bat bakarrik egiten da sokan. Lesakako Soka dantzaren dantzak bortz dira: Zantza Monona edo Mutil Dantza, Esku Dantza edo Neska Dantza, Agurra, Fandangoa eta Arin-arina. Herriko Plaza Zaharrean dantzatzen dira.

Orriak