Soka dantzak

Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Altsasun egiten den zortziko, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Sokan dagoen lehengo dantzaria (neska ala mutikoa) da dantza honen protagonista nagusia, gaionentzoak eskutik helduta atzetik joaten direlarik. Zortzikoa San Pedro egunean eta Santa Ageda egunean dantzatzen da nagusiki, lehendabiziko egunean edonork parte har dezakeela eta bigarrenean kintoek eginda.

Orriak