Azkeneko sarrerak

NAFARROA BEHEREKO ESKU DANTZA
ARNEGI, LUZAIDE, NAFARROA BEHEREA

Jada dantzatzen ez den dantza da. Esku dantza polka bat da. Bere izena eskuekin egiten den jokutik datorkio.

UITZIKO INGURUTXOA
UITZI

Ingurutxoa larrain edo plazaren inguruan bikoteka dantzatzen den dantza multzoa da. Dantza taldearen mugimendua erlojuaren orratzen kontrakoa da. Uitziko ingurutxoa hiru dantzek osatua heldu zitzaigun XX. mendera: Inguru handiak, inguru txikiak eta Bilantzikoak edo zortzikoak. Hauei fandangoa eta bizkaikoa edo porrusalda gehitzen zitzaien. Egun ez da modu jarraian dantzatzen.

La Revoltosa. Argazkia: Unai Beroiz TUTERAKO «LA REVOLTOSA»
TUTERA

La Revoltosa Tuterako Foruen Plazako kioskoaren inguruan dantzatzen den dantza da. Dantzatua izatea baino gehiago «lasterkatua» da Tuterako Gaiteroek eta Udal Bandak interpretatzen duten doinua. Melodia erritmo aldakor eta gero eta bizkorragoarekin jotzen da.

Goizuetako Zahagi dantza AURIZKO ZARAGI DANTZA
AURITZ