San Joan eguneko mezaren ondoren prozesio bat egiten da, non makil dantzariek parte hartzen duten. Elizaren atean Alabarderoen Ohorezko Guardia eta dantzariak daude irudiaren zain. Alabardarietako bat bandera dantzatzeaz arduratuko da. Erabiltzen den doinua Nafarroako Gorteen Ereserkia da. Dantzatzen den bandera San Juan Bataiatzailearena da, baina Nafarroarena eta Tuterarena ere erabilitzen ohi dira.