Tuterako Pasacalles de Vísperas

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

San Joan bezperan egiten den kalejiran aurrera egiteko erabiltzen den dantza mistoa da. Kalejira jaiak iragartzen dituen suziriaren ondoren egiten da. San Joan Bataiatzailearen parrokiako plazatik urte horretan erroskua prestatzen ari den familiaren etxera doan ibilbidean dantzatzen da. Bidean, aita Lasari omenaldia egiten zaio, bere izena daraman plazan.

Dantzak hiru mugimendu ditu, nahiz eta bi esaldi musikal izan: lehendabizikoa 2/4 konpasean eta bigarrena 6/8-an. 2/4-ko esaldian dantzariek bi lerrotan dantzatzen dira, binaka aurrera eginez. 6/8-ko esaldiak bi koreografia ezberdin onartzen ditu. Lehenengoan, bikoteek bi lerrotako formazioa mantentzen dute eta «bolera nafar» batzuk dantzatzen dituzte, Lizarrako Larrain Dantzaren boleren antzera. Bigarrenean, bikoteak desegin egiten dira, eta neskek «izarra» izeneko irudia egiten dute, zapiak txirikordatuz eta askatuz. Horretarako, gerritik zintzilik daramaten zapia erabiltzen dute. Neskek figura hori egiten duten bitartean, mutilek dantzan jarraitzen dute. Mutilek kriskitinak jotzen dituzte dantza osoan.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Tuterako San Joango Paloteadoa. 2018. Pasacalles de vísperas. It: 14Rusky14
Tuterako San Joango Paloteadoa. 2018. Pasacalles de vísperas. It: 14Rusky14