Zazpi jauzi zaharra

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Mutil dantza hau galduta egon da hainbat urtez. Agian Zazpi Jauziren itzuli gisa erabili ez izateak izan du bere eragina horretan. Zazpi Jauziren dinamika bera dauka: oinarrizko egitura koreografiko baten errepikapena eta hori bukatzean salto bat. Jauzien zenbakia banaka haunditzen da zazpi jauzi egin arte.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mutil Dantzak

Izenak adierazten duen bezala mutil dantzak tradizionalki mutilek burututako dantzak dira. Izena modu generikoan hartzekotan, dantza talde honetan tradizioan aurkitzen ditugun dantza gehienak sartuko liratete, gizarte talde honek, mutilenak, izan baita erritozko zein gizarte dantza gehienen protagonista. Horren atzean emakumean plazan agertzeko ezarritako zailtasunak. Horregatik “mutil dantza” tipologiaren barruan tradizionalki mutilek zirkulu irekian zein itxian eta erlojuaren orratzen kontrako bidean dantzatutako dantzak aurkituko ditugu. Erran beharra dago emakumeak gero eta gehiagotan parte hartzen ari direla honelako dantzetan. Tipologia honen adibiderik garbienak Baztango mutil dantzak eta Nafarroa Behereko jauziak dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA