Ardoarena

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Mutil dantza hau ez da “puntukakoa”, hau da, ez du errepikatzen den oinarrizko azpiegitura koreografikorik. Oso zaila izatearen sona izan du eta desagertzeko zorian egon zen. Bertze bi mutil dantzekin batera dantzatzen da: Añar Haundi eta Tellarin. Hirurak urrats berberarekin hasten dira.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mutil Dantzak

Izenak adierazten duen bezala mutil dantzak tradizionalki mutilek burututako dantzak dira. Izena modu generikoan hartzekotan, dantza talde honetan tradizioan aurkitzen ditugun dantza gehienak sartuko liratete, gizarte talde honek, mutilenak, izan baita erritozko zein gizarte dantza gehienen protagonista. Horren atzean emakumean plazan agertzeko ezarritako zailtasunak. Horregatik “mutil dantza” tipologiaren barruan tradizionalki mutilek zirkulu irekian zein itxian eta erlojuaren orratzen kontrako bidean dantzatutako dantzak aurkituko ditugu. Erran beharra dago emakumeak gero eta gehiagotan parte hartzen ari direla honelako dantzetan. Tipologia honen adibiderik garbienak Baztango mutil dantzak eta Nafarroa Behereko jauziak dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA