Xerri begi zaharra

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Mutil dantza honek zerriaren atalaren izenari zaharraren konnotazioa gehitzen dio. Puntukako mutil dantza bat da eta gainontzekoetan bezala, honetan ere oinarrizko melodiari konpas bat gehituz (urrats bat koreografian) bortz puntu arte igotzen gara, gero batera itzultzeko. Tradizioaren gaur egungo egoeran Xerri Begiaren itzulia egiteko erabiltzen da.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mutil Dantzak

Izenak adierazten duen bezala mutil dantzak tradizionalki mutilek burututako dantzak dira. Izena modu generikoan hartzekotan, dantza talde honetan tradizioan aurkitzen ditugun dantza gehienak sartuko liratete, gizarte talde honek, mutilenak, izan baita erritozko zein gizarte dantza gehienen protagonista. Horren atzean emakumean plazan agertzeko ezarritako zailtasunak. Horregatik “mutil dantza” tipologiaren barruan tradizionalki mutilek zirkulu irekian zein itxian eta erlojuaren orratzen kontrako bidean dantzatutako dantzak aurkituko ditugu. Erran beharra dago emakumeak gero eta gehiagotan parte hartzen ari direla honelako dantzetan. Tipologia honen adibiderik garbienak Baztango mutil dantzak eta Nafarroa Behereko jauziak dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA