Aunitz urtez

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Baztango mutil dantzetarako sarrera da. Berez ez da mutil dantza bat, bildumetan haien artean agertzen den arren. Aunitz urtez! dantzariek mutil dantzetan hasi baino lehen erraten duten agurra eta mutil dantzariak dantzan sartzeko jotzen den doinua da. Agur hori Bertze hainbertzez! erramoldearekin erantzuten zen.

Garai batean danbolinausiak ziren dantzaldiari hasiera ematen ziotenak eta Bernardo Zalduak eman zigun hasmenta hori nola egiten zenaren berri 1932. urtean:

“Mutil dantzari agurrezko dantza honek ematen dio hasmenta. Atabalariaren jotze etengabeak laguntzen dio taldeari. Jotzen den bitartean lau “danbolinausiek”, bata bestearen atzetik plaza inguratzen dute (??) erlojuaren orratzen kontrako bidean. Eskuin eskuan txapela daramatela ikuslegoari agur egiten diote “aunitz urtez” erraten eta eskuin eskuarekin zirkuluak egiten ezkerretik eskuinera. 24 konpasetako lehendabiziko esaldia errepikatzen da plazari buelta bat eman arte; orduan azken konpasak jotzen dituzte. Azkenaurrekoan 1. eta 3. danbolinausiak 2. eta 4.aren aurrez aurre jartzen dira eta elkarri agurtzen diote txapela plateraren tankerara jarriz bi eskuekin horizontalki eutsita, ...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Baztango Aunitz Urtez.2018 Oñati.Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena. It: Dantzan.eus
Baztango Aunitz Urtez.2018 Arizkun. It: Dantzan.eus/Baztango Dantza Eskola