Monteagudoko Cortesías

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Cortesías izeneko dantza dantzariek santuari edo publikoari botatzen dioten bertsoak dira. Hauek Rabadan edo/eta Mayoralaren erantzuna jasotzen dute. Hauen erantzuna, normalean, dantzariari buruzkoa izaten da modu umoretsu batean.

Dantza guztietan bezala, eskenatokira sartzeko gaitariek Ortzadar kantari taldeak grabatu zuen «Coplas del Paloteado de Monteagudo»-ko sarrera musika jotzen dute. 

Zortzi dantzariak bi lerrotan ateratzen dira, baina zirkulu bat osatzen dute, eta horietako bik Rabadan eta Mayoral dituzte aurrez aurre. Denak zirkuluaren barnealdera begira daude. Forma koreografiko hori galdu gabe, dantzariek toki-aldaketak egiten dituzte lehenengo lekuan kokatzeko, hau da, bertsoak esan eta erantzunak jasotzeko tokian. Bitartean, gainerakoak zirkulutik kanpora begira geratzen dira.

Dantza hau ziklo honen parte da:

MONTEAGUDOKO PALOTEADOA

Beste dantzak ziklo honetan

Karrika dantza...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Monteagudoko Paloteadoa. Cortesías. 2019. It.: R. Apastegui