CINTRUÉNIGOKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza multzoa da. Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. Cintruéngoren kasuan XIX mendetik XXra pasatzeko momentuetan galtzen da betiko paloteadoa, Nafarroako Erriberaldeko beste hainbeste herrietan bezala. Bere albisteak garaiko prentsa ematen dizkigu eta horren bidez badakigu mota ezberdinetako dantzak egiten zirela: zinta dantzak, makil dantzak, arku dantzak...

Herria:

Ziklo honetan dauden dantza motak:

AZALPENA

Erabat desagertutako paloteadoa

Azalpen historikoa: 

Gutxi dira Cintruenigo paloteadoari buruz dauzkagun albisteak. Felix Arellanok, bere Folklore de la Merindad de Tudela (1933) artikuluan ez du aipatzen eta Jimeno Jurio (1973) izango da lehena paloteado honen berri ematen:

En Cintruénigo se bailó hasta finales del siglo (XIX)... Además de los cuatro protagonistas no danzantes, bailaban en la plaza una danza con palos y el trenzado seis parejas de muchachos (Jimeno, 1974, 68)

Gero, eta Ortzadar Elkarteak burutu zuen ike...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Jimeno Jurío (1974) sei pare dantzariz mintzatzen zaigu (gehi lau pertsonaiak). Aipatutako prentsa artikuluan hamabi dantzariak aipatzen ditu, baina paloteadoaren azalpenean bestelako informazioa agertzen da: “Contradicciones del rabadán a los ocho paloteadores”, “evolución sorprendente y graciosa con siete preciosos arcos de flores”, “otra complicadísima evolución con seis arcos”, “elegante jota con ocho arcos” (Zortzi makil dantzariei rabadanak emandako erantzunak, lorez apanduriko zazpi arku ederrekin egindako eboluzio harrigarria eta graziosa, sei arkurekin egindako beste eboluzio zail-zaila, zortzi arkurekin egindako jota dotorea)

Bestelako parte hartzaileak: 
Erriberako beste paloteadotan bezala, hemen ere Aingerua, Deabrua, Mayorala eta Rabadana zeuden.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Ez dugu abantzu albisterik. Egunkariko albiste horretan “zorongoa” eta saiak zeramatela aipatzen da.

MUSIKA
Garapena: 

Jimeno Juriok (1990) dio 1872an gitarra eta bibolinen doinura dantzatzen zirela. Egunkariko albistea jasotzen duen erreportariak dantza bakoitzaren erritmoa jasotzen du. Horrela, badakigu polka, mazurka, pasodoblea, jota eta balsaren erritmoak erabiltzen zirela.