Fustiñanako Jota del Trenzado

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zinta dantza 2010an sartzen da berriz ere Paloteadoan. Oraingoan ez da Cosme Martinezek aipatu musika probesten.Talamantesko zinta dantza ikasten da baina hasierako urratsak aldatzen dira. Melodia jota batena da (bere oraingo izena Zinta dantzaren Jota erran nahi du). 

Aita Donostiak Fustiñanaren zinta dantzaren doinua jaso zuen bere kantutegiko partituretako batean (Donostia, 1994, 2063). Donostiak hala identifikatu ez arren, Ortzadarrek 70eko hamarkadaren amaieran egindako ikerketak ondorio hori atera zuen:

D. Cosme Martínez, nacido hacia 1884, recordaba que el trenzado se bailaba precisamente con esta copla [Cosme Martínez jauna 1884 inguruan jaio zen, eta gogoan zuen zinta dantza kopla horrekin dantzatzen zela] (Aranburu, 1990, 115).

Melodiak kantatzeko aukera ematen duen letra dauka: una cinta que cinco me cuesta/y seis me prometen/y siete me pueden dar/Anda, niña, y dala por ocho/dí que vale nueve/y diez te dan [bost kostatzen zaidan zinta bat/eta sei agintzen dizkidate eta zazpi eman/Hara, neska, zortzitan eman/bederatzi aski ongi balio dituela/eta hamar ematen dizkizute](Donosti...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Fustiñanako Paloteadoa. Jota del Trenzado. It.: Roberto Apastegui Mangado