FUSTIÑANAKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

Fustiñanako Paloteadoa. 2019. It.: Diario de Navarra. Blanca Aldanondo
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XX. mendearen hasieran galdutako paloteadoa da Fustiñanakoa, baina 1979an berreskuratzen da. Dantzariek herriko patroiekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldeko antzezpenean makil dantza, kortesiak eta zinta dantza dantzatzen dituzte.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 6ean, 19'30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Foru enparantza
Ibilbidea: 
Elizatik Foru Enparantzara
Geokokapena: 
AZALPENA

Abuztuaren 6ko arratsaldean, makil dantzariak parrokiara joaten dira herriaren patroien irudiak jasotzera (Justo eta Pastor martiriak). Ondoren Paloteadoa egingo den plazara abiatzen dira. ibilbidean irudien aurrean joaten dira eta tarteka dantzatuz joaten dira. Eskenatokira heltzen direnean, irudiak bertan kokatzen dituzte eta Paloteadoa hasten da.

Dantzatzen diren dantzak hamar dira eta Talamantesen zeukaten izena mantentzen dute. Hurrenkera honetan dantzatzen dira:

    ...irakurri gehiago
Azalpen historikoa: 

1979. urtetik, berreskuratu zenetik, Fustiñanako Paloteadoak aldaketak eta gehiketak izan ditu. Berreskuratu zenean, jatorrizko ordutegiari eutsi zitzaion: 12ko mezaren eta patroiekin egindako prozesioaren ondoren antzezten zen. Eguraldia zela eta (udako beroa), 19:00etan hasi zen egiten.

Ordua aldatzeak prozesiotik bereiztea ekarri zuen. Sainduak propio eraman behar ziren Paloteadora. Horrek eztabaidak sortu zituen dantzarien artean. Bestaldetik ere,  Fustiñan...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Rabadana (artzaina), Maiorala (artzainburua) eta zortzi makil dantzari (12 mutil eta 8 neska)

Erlazionaturiko Ondarea: 

Makil dantzarien jantziak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Fustiñanako Paloteadoa. 2021. It.: Roberto Apastegui Mangado
JANZKERA

Mutilak: Galtza arrosak, puntilla zuriekin, belaunen azpira heltzen direnak. Kanpoko josturak sei zintzarriz apainduta daude. Behealdean, brodaturiko zinta urdin bat darama. Bere gainean gonatxo («faldellin») arrosa bat, izter erdiraino ailegatzen ez dena. Mahuka motzeko alkandora zuria eta, gainean, punta biribileko txaleko arrosa. Txalekoaren aurrealdea oihalezkoa da eta bizkarra satinezkoa. Txalekoaren aurrealdeko ...irakurri gehiago

MUSIKA