DONEZTEBEKO BANDERA DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Ikurriña goratu (F. Arraras)
Azalpena: 

Doneztebeko Bandera dantza Bestaberri egunean eta herriko festaren egun nagusian (ekainaren 29an, San Pedro egunean) dantzatzen da. Bandera, herriaren ikur, agintarien aurrean dantzatzen du banderariak bere alboetatik eta bere gainetik mugituz

Herria:

NOIZ
Data: 
Ekainak 24 eta 29an dantzatzen da
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza zaharra
Geokokapena: 
AZALPENA

Bandera dantza San Pedro egunean, ekainaren 29an, mezaren ondoren, eta Bestaberri egunean, prozesioaren barnean, plazan dantzatzen da. Banderaria txistularien ondoan egoten da. Plazan, agintariak dauden tokitik aurrez aurre, bertze aldean. Dantzak bi zati ditu. Lehendabizikoari Banderaren paseoa deitzen omen zaio.  Soinua hasten denean, banderariak burua makurtzen du, erreberentzia eginez, eta aitzinerat, agintarienganantz abiatzen da. Bide erdian bigarren erreberentzia bat egiten du eta...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Francisco Eraso, Aita Donostia eta Patxi Arraras dira dantza honen berri ematen digutenak. Testurik zaharrena Erasorena da eta Bandera dantza egiten zen giroaz eta momentuaz mintzatzen zaigu. Ematen duen deskribapena eta egun egiten dena bat datoz bere orokorrean. Bere testua bi argitalpenetan agertzen da, 1990ean eta 1996an, baina 1979ko urriaren data darama. Testuaren aditzak orainaldian idatzita daude eta pentsa genezake urte haietako deskribapena egiten digula.

...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Banderaria

Erlazionaturiko Ondarea: 

Herriko bandera

Iraupena: 
2'30"

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Doneztebeko Bandera dantza. 2013. It.: E.X. Dueñas
Doneztebeko Bandera dantza. 2017. It. Xaloa Telebista
Doneztebeko Bandera Dantza. 1976. It.: TVE «Raíces»
JANZKERA

Atorra eta praka zuriz. Lepoan zapi gorria. Oinetan kirol oinetako zuriak

MUSIKA
Musikariak: 
Herriko txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistuak, danbolina eta atabala
Grabaketen egilea: 
TVE
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Doneztebeko Bandera dantza. It: F. Eraso199.71 KB