ALTSASUKO ZORTZIKOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Altsasun egiten den zortziko, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Altsasuko Zortzikoa jai egun berezietan egiten den dantza mistoa da. Sokan dagoen lehengo dantzaria (neska ala mutikoa) da dantza honen protagonista nagusia. Zortzikoak hainbat zati ditu eta bi lerrotan edo bakarrean egin daiteke, egunaren arabera (hirukoteak ere ikus daitezke).

 

Herria:

NOIZ
Data: 
Kintoen festa egunetan (Santa Ageda, II/5-9, 19:00etan), San Joanetan (VI-24, 20:00etan), San Pedrotan (VI-29, 10:45etan eta ermitako zelaian bazkaldu eta gero) eta herriko festetan (IX-14, 12:00etan ezkil-jotzeari amaiera emanez; egunero, 21:15etan).
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Foruen Plaza. San Pedroko baseliza
Geokokapena: 
AZALPENA

Esan bezala, zortzikoa hainbat momentu eta egunetan dantzatzen da, eta koreografia mantentzen bada ere, ingurua desberdina da.

Santa Agedan kintoek (neskek zein mutilek) bost egun irauten duten ospakizuna dute. Egun guztietan zortzikoa dantzatzen da. Dantza egiteko garaian garrantzitsuak dira errege-erreginak. Hauek urtarrilaren 6an aukeratzen dira udaletxean, kartak banatuz. Erregeak jasotzen dituztenak errege eta erreginak izango dira. Horietaz gain, «boteroa» dag...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Altsasuko zortzikoa denboran mantendu dela dirudi, nahiz eta urte zailak igaro bide zituen, Mikel Aranburuk Nafarroako txistulariei buruzko bere estudioan iradokitzen duen bezala:

Ramón Delfrade que ayudado de los viejos danzaris locales y las similares melodías de Urdiain recuperó el Zortziko de Altsasu [Ramon Delfradek, herriko dantzari zaharren eta Urdiaingo antzeko doinuen laguntzaz Altsasuko zortzikoa berreskuratu zuen] (Aranburu, 20...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Egunaren arabera, kintoak edo partaidetza librea.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Altsasuko Zortzikoa
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mutilak: Arropa arautu bakarra Santa Agedan erabiltzen dena da: txapela, prakak eta alkandora zuria. Bi zapi koloretsu bularrean gurutzatuta eta, giro-tenperaturaren arabera, kaikua janzten dute (artilezko jaka, normalean hondo urdinekoa eta apaingarri gorriekin). Gainera, beste bi zapi dituzte lepoan, bata aurrerantz (berdea, aukerako apaingarri brodatuarekin) eta bestea, zuria, atzerantz (familiaren abizenen armarri...irakurri gehiago

MUSIKA