ABLITASKO DANZA DEL PLEGO

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Danza del pliego
Azalpena: 

Desagertutako dantza. Etxean edo tabernan egiten zen joku dantza bat zen. Dantzak bi partaide zituen eta horietako batek paperezko orri bat zeraman sorbaldan gerrikotik zintzilik eta besteak su eman behar zion biak musikaren erritmoan mugitzen ziren bitartean.

Herria:

Ziklo honetan dauden dantza motak:

AZALPENA

Desagertutako adierazpen folklorikoa. Aspaldiko Danza del Pliego beste dantza batera garatu da, Danza del Plego (berria) fitxan ikus daitekeena.

Azalpen historikoa: 

Dantza honen lehengo albistea Pedro Arellanok ematen digu 1933. urtean argitaratutako artikuluan. Dantza honetan bi dantzarik parte hartzen zuten: batak paperezko orri bat zeraman sorbaldan gerrikotik zintzilik eta besteak su eman behar zion eskuan eramaten zuen kandela batekin. Dantza tabernan edota etxean dantza zitekeen, apustu eta irri egiteko unean. Hauxe da Arellanok ematen duen deskripzioa:

 “Ablitasen dantzatzen da lagun bilera edota familiaren ospakizun bate...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Bi dantzari.

 

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ablitas. Danza del Plego. Mendianike Dantza Taldea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Eguneroko jantziak

MUSIKA
Musikariak: 
Kantatu egiten zen. Seguruenik ikuslegoak ere kantatzen zuen
Partiturak: