NAFARROA BEHEREKO ESKU DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Esku iantza
Azalpena: 

Jada dantzatzen ez den dantza da. Esku dantza polka bat da. Bere izena eskuekin egiten den jokutik datorkio.

NOIZ
Aldizkakotasuna: 
JADA EZ DA EGITEN
AZALPENA

Esku dantza jada ez da Nafarroa Beherean dantzatzen. Dantzak bi zati zituen. Lehendabizikoan esku jokoa egiten zen: txaloak bikotearekin zein norberak bere buruarekin jotzen ziren. Ondoren korroan egindako polka bat dantzatzen da. Polka pike izeneko dantzarekin antza handia du zentzu horretan. Polka pikean jokua oinekin egiten da eta Esku dantza eskuekin.

Azalpen historikoa: 

Euskal Herrian Miguel Angel Sagasetak ematen digu horren berri (Sagaseta, 1977, 133). Sagasetak nola egiten den eskuen jokoa azaltzen du:

Primera parte del primer compás: Se chocan las palmas de las manos con las manos del de enfrente a la altura de los hombros. Segunda parte del primer compás: se da una palmada con las propias manos a la altura del pecho. Segundo compás: Se da un triple golpe rítmico con las palmas de las manos sobre las...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Nafarroa Behereko Esku dantza. 2022. It.: Ortzadar eta Arnegiko gazteria
MUSIKA
Musikariak: 
Fanfarrea
Soinu tresnak: 
Fanfarrearenak
Grabaketen egilea: 
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Partiturak: