TUTERAKO «LA REVOLTOSA»

AURKEZPENA

La Revoltosa. Argazkia: Unai Beroiz
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
La revolvedera
Azalpena: 

La Revoltosa Tuterako Foruen Plazako kioskoaren inguruan dantzatzen den dantza da. Dantzatua izatea baino gehiago «lasterkatua» da Tuterako Gaiteroek eta Udal Bandak interpretatzen duten doinua. Melodia erritmo aldakor eta gero eta bizkorragoarekin jotzen da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Tuterako festak (VII-24/VII-30), 00’30h.
Aldizkakotasuna: 
Egunero Tuterako festetan
NON
Tokia: 
Foruen Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Tuterako jaien testuinguruan, gauero 00: 30ak aldera eta Tuterako Larrain Dantza, Polka eta Tuterako Jota dantzatu ondoren, «La revoltosa» dantzatzen da. «La Revoltosak» bere barnean erritmo ezberdinak biltzen ditu: biribilketa, arin-arin eta fandangoaren. Dantzatu, musikaren abiadurak markatzen duen erritmoan ibiltzea edo korrika egitea da. Erritmoa musikarien borondatearen arabera aldatzen da. 30 minutu inguruko iraupena du.

Azalpen historikoa: 

XX. mendeko 20ko hamarkadan Luis Gil Lasheras maisuak (Tutera 1896/1/31 – L'Hospitalet de Llobregat 1972/11/12) idatzitako euskal potpourri formako konposizioetan du jatorria "La revoltosa". Gil Lasheras Tuterako Udal Bandaren zuzendaria izan zen 1922 eta 1945 artean. Urte horietan «Fiestas» (festak) izenpean konposatu zituen obra horiek, zati biziak (kalejira) eta zati lasaiagoak jota eta porrusalda aireekin tartekatuz.
1951n, bere oinordekoak (Eliseo Pinedo) Tuterako Udal Banda utzi on...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Libre da

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Tuterako «La Revoltosa». 2020. It.: Festaro-Youtube
JANZKERA

Jaietakoa

MUSIKA
Musikariak: 
Tuterako Gaiteroak eta Tuterako Musika Banda
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabala eta Musika Bandari dagozkionak
Grabaketen egilea: 
Tuterako Gaiteroak