EZKILA FRAILE

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Uhal dantza
Azalpena: 

Dantzatzen ez den dantza bat da. Berez, joku-dantzen sailean koka daiteke. Dantzariak ilara batean jarrita, lehendabizikoa jarraitu behar dute eta berak egiten dituen mugimenduak edota ekintzak, errepikatu. Ondoko bideoan ikus daitekeen Ezkila frailea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskurapen lekukotasuna da.

AZALPENA

Jadanik ez da herrian dantzatzen.

Azalpen historikoa: 

1921ean argitaratu zuen Aita Donostiak bere Euskal Eres-Sorta eta bertan agertzen zaigu Ezkila-fraileren partitura, Orreagako bertsioan. Bere informatzailea J. Irigarai da (Donostia, 1994, 2089). Bakarrik melodiaren partitura ematen du. Ez dago koreografiaren azalpenik.
Urte batzuk geroago beste Irigaraitar batek, Aurizko semea zen Agustin Irigaraik, dantza honen koreografiaren berri emango digu:

El típico baile de los «pañuelos» solía tener l...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak eskenatokirako berreskuratutako Ezkila-Fraile dantza
MUSIKA
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko Txistulariak
Garapena: 

Aita Donostiak eta Irigaraik Ezkila-Frailerendako ematen dituzten partiturak 6/8 konpasean daude; Donostiak Orreagako Ezkila-Frailearena, aldiz,  2/4an.