LEKUNBERRIKO BANDERA DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bandera dantza, bandera altxatu eta musikaren erritmoan, mugimendu ezberdinak egitean datza.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren lehenbiziko igandean, eguerdiko 12’etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Udaletxearen aurrean
Geokokapena: 
AZALPENA

Urtero egiten den Antzinako Azoka irekitzeko eta bertaratutako jendeari ongi etorria emateko Bandera dantza egiten da. Herriko dantzari batek dantzatzen du Lekunberriko bandera txistua edo gaitaren soinuarekin.

Azalpen historikoa: 

Lekunberriko Bandera dantza 2004. urtean hasi zen dantzatzen. Antzinako Azoka egiten zen Lekunberrin eta jendeari ongi etorria emateko talde antolatzaileari Bandera dantza egitea otu zitzaion. Horretarako Patxi Laborda dantzari iruindarrari deitu eta hark Lesakako Bandera dantza irakatsi zion dantzari lekunberriar bati.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Banderaria

Erlazionaturiko Ondarea: 

Bandera

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Lekunberriko Bandera dantza. It.: Karmele Fernandez
JANZKERA

Banderaria “Erdi Aroko soldadu” baten gisan jantzita dago.

MUSIKA
Musikariak: 
Gaitariak / txistulariak
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabala / txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Lesakako Txistulariak. Fabianne Laurent
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Lekunberriko Bandera dantza203.67 KB
Garapena: 

Bandera dantza egiteko erabiltzen den melodia Lesakako Bandera Arbolarena da. Horretarako, Jose Inazio Ansorena Miner-ek harmonizatutako soinu tradizionala erabiltzen da.