Izabako Ttun-ttuna dantzatu ondoren, dantzariak udaletxeko arkupetatik ateratzen dira plazatik. Plazara ateratzeko prestatzen ari diren bitartean, txistulariek Uztarrozeko Soka dantzaren doinua jotzen dute. Melodia amaitzen denean, bikoteak banan-banan ateratzen dira zapiz elkartuta. Uztarrozeko Ttun-ttuna, zapiekin lotuta dantzatzen da. Dantzaren lehen zati hori plazaren inguruan dantzatzen dute, plazaren erdian zirkulu itxia osatu arte. Ttun-ttunaren bigarren koreografia amaitu ondoren, ber...irakurri gehiago
Izabako Ttun-ttuna dantzatu ondoren, dantzariak udaletxeko arkupetatik ateratzen dira plazatik. Plazara ateratzeko prestatzen ari diren bitartean, txistulariek Uztarrozeko Soka dantzaren doinua jotzen dute. Melodia amaitzen denean, bikoteak banan-banan ateratzen dira zapiz elkartuta. Uztarrozeko Ttun-ttuna, zapiekin lotuta dantzatzen da. Dantzaren lehen zati hori plazaren inguruan dantzatzen dute, plazaren erdian zirkulu itxia osatu arte. Ttun-ttunaren bigarren koreografia amaitu ondoren, berriro lehen melodia dantzatzen da plaza berriz ere inguratuz bertara sartu ziren toki beretik uzteko.
Ttun-ttuna Erronkaribarko herri guztietan egiten zen dantza bat da. Hainbat urtez dantzatzeari utzi ondoren, berreskuratze prozesua hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankozen (Otermin, 1979, 451) zeuden. Galdu zen azken Ttun-ttuna Uztarrozekoa izan zen eta hau 1920 baino lehen gertatu omen zen (Otermin, 1979, 451). Desagertzeko arrazoietako bat orkestinak sartzea izan zen:
Ttun-ttuna Erronkaribarko herri guztietan egiten zen dantza bat da. Hainbat urtez dantzatzeari utzi ondoren, berreskuratze prozesua hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankozen (Otermin, 1979, 451) zeuden. Galdu zen azken Ttun-ttuna Uztarrozekoa izan zen eta hau 1920 baino lehen gertatu omen zen (Otermin, 1979, 451). Desagertzeko arrazoietako bat orkestinak sartzea izan zen:
En Uztárroz sin ir más lejos, un vecino nos comentaba que junto con otros mozos se cansó de bailar «aquello» y dejaron de hacerlo, pues preferían la música de orquestinas [Uztarrozen, urrutira joan gabe, bizilagun batek erran zigun beste mutil batzuekin batera "hura" dantzatzeaz nekatu zela eta utzi egin ziotela, orkestinen musika nahiago baitzuten (Otermin, 1979, 451).
Badirudi Ttun-ttun berreskuratzeko prozesua II. Errepublikaren garaian hasi zela (1931-1939) (Hualde, 2011, 42). Hualdek ez du horri buruzko informazio gehiago ematen, baina Maxi Arambururen arabera, honako hau dakigu:
Dn. Teodoro que tiene gran empeño en que aprendamos bien el baile de Ustarroz. Nos enseña un rato y cuando ve que ya hemos cogido la idea del baile, se queda contento, pues él, que siempre ha tenido mucha afición a bailarlo quisiera que no se perdiese [Teodoro jauna, Ustarrozeko dantza ondo ikas dezagun tematzen da. Pixka batean irakasten digu, eta dantzaren ideia hartu dugula ikusten duenean, pozik geratzen da, berak beti dantzatzeko zaletasun handia izan duenak, ez galtzea nahi baitu] (Aramburu, 1942).
Litekeena da Teodoro Marcok, Oterminek jasotako testigantzek aipatzen dutena galdu ondoren, 20ko hamarkadan galtzen den Ttun-ttun hori berreskuratzen saiatzea. Hala ere, Maxi Arambururen dokumentazioak behartzen gaitu baieztapenaren egiazkotasunaz galdetzera. Agian Otermini emandako testigantza androzentrismoak jota dago.
Maxi Aramburu Ekintza Katolikoko Oberena dantza talde sortu berriko kideekin joan da Uztarrozera. Txangoa baino egun batzuk lehenago Uztarrozeko Ttun-ttuna ikasi zuten Iruñean:
Nosotros lo habíamos aprendido el día de la Ascensión en la Diocesana, de las srtas de Marco [Guk Elizbarrutiko (egoitzan) Igokunde egunean ikasia genuen, Marco andereengandik] (Aramburu, 1942)
Uztarrozeko egonaldian behin eta berriz dantzatzen dute. Horietan parte hartzen dute, lehenik, neska gazteek eta, ondoren, ezkonduta dauden gizon eta emakumeek ere. Iruñean ikasitakoa finkatzeko unea probesten da:
Acabada nuestra exhibición salen 7 chicas ataviadas con el señorial traje roncalés y con las que empezamos a bailar el chun-chun… Se bailó el chun-chun, lo mejor que se pudo… De vez en cuando se bailaba el chun-chun y ya se iba animando algún mayor a salir a bailarlo, mientras los que no se decidían a salir iban dándonos consejos sobre la forma de bailarlo… [Gure erakustaldia amaitu ondoren, 7 neska ateratzen dira, erronkariar jantzi dotoreaz jantzita, eta haiekin hasi ginen txun-txuna dantzatzen... Txun-txuna dantzatu zen, ahal izan zen hobekien... Noizbehinka txun-txuna dantzatzen zen, eta adinekoren bat animatzen zen dantzatzera, baina irtetea erabakitzen ez zutenek dantzatzeko moduari buruzko aholkuak ematen zizkiguten…] (Aramburu, 1942)
"Neskak" Ttun-ttun dantzatzen parte hartzeak, 1942an, emakumeen artean dantza mantentzen zela pentsatzera garamatza. Hori adieraz dezakete Gaizka Barandiaranen hitzek:
Erronkarin egoten nintzen askotan. Hango berri banekien. Halako batean izan nuen Uztarrozeko dantzaren berri eta joan nintzen hara. Galdetu nuen, hango neskatxek uste dut dantza egiten zutela orduan, eta bati hartu nion Uztarrozeko dantza hori. Musika hango beste bati hartu nion (Araolaza, 2006).
Oberena taldeak bere errepertorioan sartu zuen, Izabako ttun-ttunarekin batera. 1943an, Diario de Navarra egunkariak dantzari erronkariarrek Xabierren izandako parte-hartzearen berri eman zuen:
[Éxito de Oberena] así como del grupo de roncaleses [[Oberenaren arrakasta] eta erronkariarren taldea] (DN, 1943/03/09, 4. or.)
Ez dakigu dantzariak izabarrak ala uztarroztarrak ziren.
Gaizka Barandiaranek Xabierren egon zen 1941 eta 1944 artean, eta ziurrenik 1943an izan zuen Uztarrozeko Ttun-ttunaren berri. Orduan hasi zen Iruñeko Oberena taldeko Maxi Arambururekin harremanetan:
Goiz batean, hotz handia zegoen, ni jaitsi nintzen eta banekien han dantza talde bat etorri zela, ez nekien zein dantza-talde. Pilotaleku ondoan, bazter batean hasi ziren dantza egiten. Hor nagusia Maxi Aranburu zan (Araolaza, 2006).
Hala ere, Barandiaranek 1956ra arte ez du argitaratuko Uztarrozeko Ttun-ttunari buruzko bere lana (Barandiaran, 1956). Hurrengo hamarkadaren amaieran, Donostiako Argia dantza taldeak bailaran ikertzen du berriro, eta 1971n Uztarrozeko ttun-ttuna eta Izabakoa (Dantzan.eus, 2010) eraman zituen oholtzara. Bi ttun-ttunak batean batzea Maxi Aramburuk Iruñeko Oberena dantza taldearentzat egindako berreskurapenetik datorrela dirudi. Izan ere, Argia eta Rocamador (1971n ttun-ttunak ikertzen dituen Zangozako taldea) Arambururengana jo zuten aholku eske:
Maxi lo aprendió de Uztarroz. Pero bailaban las dos versiones: Isaba y Uztarroz, los dos ttun-ttunes, porque los bailaban juntos [Maxik Uztarrozen ikasi zuen. Baina bi bertsioak dantzatzen zituzten: Izaba eta Uztarroze, bi ttun-ttunak, elkarrekin dantzatzen zituztelako] (Entrevista a Juan Pedro Aramendia, 19/08/2021)
1979an Marisol Oterminek (1979) ikerketa lan batean bildu zituen Izaba eta Uztarrozeko tun-tuneen deskribapenak, argitalpenaren aurreko urtean ikertu zituenak.
Horregatik guztiagatik, Uztarrozeko Ttun-ttunaren berreskurapena Izabakoarekin batera dator, nahiz eta Uztarrozen egun dantzarik ez egin. Izan ere, 2003tik 2005era bitartean bailarako hainbat herritan Ttun-ttun berreskuratzeko prozesua abian zela, Uztarrozek plazara eraman zuen 2004an, Uskararen Eguna zela eta. Baina ez da berriz plazaratuko (Hualde, 2011, 44). Hala ere, Maxi Aramburuk ikasitako eta Gaizka Barandiaranek bistaratu eta deskribatuko zuen Ttun-ttun hura; Donostiako Argia dantza taldeak berriro ikertuko eta taularatuko zuena, Arambururen argibideekin; eta Ortzadar Dantzari Taldea sortu zuten zenbait kidek Oberenan ikasitakoa; Ttun-ttun hura erabili izan da dantza galduta zeukaten herrietan berreskuratzeko, jatorrizko bertsioa ez jakin arren: Gardekoa (J.M. Mendiolaren eskutik, Argiako dantzari ohia) eta Erronkari ( Andoni Iribarrenen eskutik, Ortzadarko dantzari ohia).
Hiru dira Uztarrozeko Ttun-ttunari buruz ditugun deskribapenak: Gaizka Barandiaranena (1956), Marisol Oterminena (1979) eta Francisco Arrarasena (1983). Bestaldetik ere, Espainiako Falangearen Emakumeen Atalak dantzatutakoari buruzko dokumentazio bisuala daukagu, hala nola, Txum-Ttum de Uztarroz del Roncal [Erronkaribarko Uztarrozeko Ttun-ttuna] (NO-DO, 1959) edo Txun-txun (NO-DO, 1963); Donostiako Argia dantza taldeak Ttun-ttunarena (1989) eta Zangozako Rocamador taldearen emanaldi bat (1974), besteak beste.
Ikus-entzunezko grabazio hauek "Erronkariko Ttun-ttun" deitu genezakeena jasotzen dute, Uztarroze eta Izaba lotzen dituena. Deskripzio idatziek erakusten digute Uztarroze eta Izabako ttun-ttunak bereizita.
Testigantzetan dantzaren hasieran ezberdintasunak planteatzen dira . Barandiaranen arabera, dantza emakumeek hasten zuten:
Al revés que en «Ingurutxo» y «Aurresku», en el «Ttun-Ttun» primero saltaban las chicas y los chicos después ["Ingurutxo" eta "aurreskuan" ez bezala, "Ttun-Ttunean" neskak ateratzen ziren lehendabizi eta mutilak ondoren] (Barandiaran, 1956, 52).
Ez digu jakinarazten nolakoa den plazarako sarrera, ezta erritualitaterik dagoen ere.
Arrarasek Barandiaranen ildo beretik hitz egiten du, ia-ia parafraseatuz. Honentzat, "Neskak plazara salto egitea" Soka dantza bat da:
Contrariamente a otros ingurutxos de Navarra, pero tal como acontece en todas las Soka dantzas pirenaicas, son las muchachas quienes primero salen a la plaza. Cogidas de la mano avanzan circularmente alrededor de la plaza [Nafarroako beste ingurutxo batzuen kontrara, baina Pirinioetako Soka dantza guztietan gertatzen den bezala, neskak dira plazara irteten diren lehenak. Eskutik helduta, plaza inguruan zirkuluan doaz] (Arrarás, 1983, 59)
Barandiaranen deskribapen falta hori Oterminen ere aurkitzen dugu, baina plazara, dantzara sartzeko beste modu bat eskaintzen digu:
...Un mozo cualquiera, el más decidido, rompe el corro [de conversación] y con su pareja frente a él empiezan a bailar [... Edozein mutilak, ausartenak, [berriketazko] korroa hausten du eta bere bikotekidearekin dantzan hasi dira] (Otermin, 1979, 461).
Dantzaren deskribapenak berak egiletzaren araberako aldeak erakusten ditu. Garrantzitsua da berreskuratze-prozesua gogoratzea, desberdintasun horiek erlatibizatzeko. Gogoan izan behar dugu lekuko bakan batzuek emandako testigantzen araberako deskribapenen aurrean gaudela. Hau da, bakoitzak bere dantzatzeko modua erakusten duela; are gehiago, bere oroitzapenak kontatzen dituela.
Oterminen 1979ko deskribapena, bat dator 2021ean dantzatzen denarekin. Bestalde, Barandiaranen deskribapena (1956) eta Emakumezkoen Atalaren (1959), Argiaren (1989), Rocamadorren (1971) edo Galdakaoko Andra Mariren (2011) ikus-entzunezkoetan ikus ditzakegun diferentziak ez dira funtsezkoak. Azken kasu hauetan, kontuan hartuko dugu dantza behar eszenikoetara egokitzen dela.
Patxi Arrarasen deskribapena (1983) eta Barandiaranena ezberdinak dira, baina hark honena ia hitzez hitz jarraitzen du. Patxi Arrarasen kasua gatazkatsua da, bi arrazoirengatik: batetik, iturriak ez aipatzeagatik (gainerako egileek egiten dute), eta, bestetik, Arraras hil ondoren, J.C. Labeagak egokitutako lana izateagatik. Hala ere, badakigu Arrarasek Barandiaranen dokumentua erabili zuela. 1956an argitaratu bazen ere, 1954an idatzi behar izan zen, Labeagak testuaren ohar batean aipatzen duenez:
Estas frases que he incluido pertenecen a un trabajo a máquina, firmado en Tudela, 12 de julio de 1954, por Salvador Barandiaran, S.J. con el título Roncal, riñón de Vasconia, y que estaba entre los papeles de Francisco Arrarás [Sartu ditudan esaldi horiek Salvador Barandiaran, S.J. jaunak 1954ko uztailaren 12an Tuteran sinatutako makinaz egindako lan bati dagozkio, Erronkari, Baskoniako giltzurruna izenburu duena, eta Francisco Arrarasen paperen artean zegoena](Arrarás, 1983, 62).
Barandiaranek "partitura zaharra" eta "partitura berria" dakartza argitalpenera. Beste leku batean esan den bezala, Barandiaranentzat Ttun-ttuna ingurutxo bat da:
Todas las advertencias señaladas abogan por el carácter de «ingurutxo» de la danza roncalesa del Ttun-ttun de Uztárrotz [Adierazitako ohar guztiak Uztarrozeko Ttun-ttunaren "ingurutxo" izaeraren aldekoak dira] (Barandiaran, 1956, 54)
Ingurutxoekin eta mutil dantza baztandarrekin egiten duen alderapenak, partituran aldaketak proposatzera eramanen du, zeinak "Partitura berrian" agertuko diren. Lehenengoak erritmoarekin du zerikusia, 6/8tik 3/8ra igaroko dena:
No aparece ningún «ingurutxo» en compás de 6/8… El compás parece que debe ser el de ⅜ [Inongo "ingurutxorik" ez da agertzen 6/8 konpasean... Konpasak 3/8koa izan behar duela dirudi] (Barandiaran, 1956, 54).
Eta gainera:
El número de compases… está conforme con el canon exigido por el folklore popular. Cada frase musical… consta de los ocho compases acostumbrados [Konpas kopurua... bat dator folklore herrikoiak eskatzen duen kanonarekin. Esaldi musikal bakoitzak zortzi konpas ohi ditu] (Ídem)
Dantza bi zatitan banatuta egongo litzateke, zapia erabiltzearen edo ez erabiltzearen arabera:
Dos partes se distinguen en la Partitura de la Danza del «Ttun-ttun» de Uztárrotz… La primera parte consiste en una danza circular de las parejas alrededor de la plaza… En la segunda parte los danzantes bailan en sus puestos sin avanzar circularmente. Las parejas se desplazan a derecha e izquierda en tres idas y vueltas… A continuación, el chico de la primera pareja saca de la cintura un pañuelo (blanco, morado, de cualquier color), la chica agarra de la otra punta y forman arco. Las demás parejas pasan por debajo del arco y repiten la Danza circular de la primera parte… Al final… sólo bate el tambor (salterio) y las parejas desfilan sin marcar el paso, aunque sí el ritmo de la Danza. Y terminada en el último compás… con una vuelta completa de los danzantes sobre sí mismos. Esa es la redacción que hasta ahora se viene aceptando, conforme a la partitura vieja [Bi zati bereizten dira Uztarrozeko "Ttun-ttun" dantzaren Partituran... Lehenengo zatia bikoteek plaza inguruan egiten duten dantza biribila da... Bigarren zatian dantzariek beren postuetan dantzatzen dira, aurrera egin gabe. Bikoteak ezker-eskuin mugitzen dira hiru joan-etorri eginez... Ondoren, lehen bikoteko mutilak zapi bat ateratzen du gerritik (zuria, morea, edozein koloretakoa) eta neskak beste puntatik heldu eta arkua osatzen du. Gainerako bikoteak arkuaren azpitik pasatzen dira eta lehen zatiko Dantza biribila errepikatzen dute... Amaieran... danborra (ttun ttuna) besterik ez da jotzen eta bikoteek pausoa markatu gabe, baina bai Dantzaren erritmoa, desfilatzen dute. Eta azken konpasean bukatua... dantzariek beren buruei bira osoa emanez. Hori da orain arte onartu den testua, partitura zaharraren araberakoa] (Barandiaran, 1956, 53)
Koreografiari dagokionez, Barandiaranek Ttun-ttunari “Deia" (idem, 55) gehituz hasten da. Nahiz eta aitortzen duen bere dantzari informatzaileen artean ez duela bere existentziaren inolako testigantzarik lortzen, bi "etxeko-anderietatik" jasotzen omen du.
Arrarasek Barandiarani jarraitzen dio: dei bat sartzen du, melodia modu berean banatzen du eta 3/8ko konpasera eramaten du partitura.
Barandiaranen lehen zati hura "partitura zaharrerako" deskribatutakoaren berdina da, dantzatzeko moduari buruzko argibideren batekin:
[No hay que] avanzar con un enfrentamiento uniforme e igual [ de las parejas] cara a cara, sino a un meneo de todo el cuerpo, oscilando a derecha e izquierda, ayudándose para ello de los brazos en alto [[Ez da bikoteen] aurrez aurreko uniformearekin eta berdinarekin aurrera egin behar, baizik eta gorputz osoa kulunkatuz, ezker-eskuin kulunkatuz, eta horretarako beso altxatuez lagunduz] (Barandiaran, 1956, 59).
Arrarasek "Inguru dantza" deituko dio dantzari, plazaren inguruan duen traslazio mugimenduagatik. Baina bere deskribapena Barandiaranenetik aldatzen da:
En la repetición de la melodía B, así como en los ocho últimos compases de la frase C, las parejas de danzantes se detienen y continúan bailando, frente a frente, con desplazamientos a derecha e izquierda. Iniciada la siguiente frase musical, las parejas prosiguen su traslación danzante [B doinuaren errepikapenean, baita C esaldiaren azken zortzi konpasetan ere, bikote dantzariak gelditu eta dantzan jarraitzen dute, aurrez aurre, ezker-eskuin. Hurrengo musika-esaldia hasi ondoren, bikoteek aurrerantz dantza egiten jarraituko dute] (Arrarás, 1983, 60).
Bigarren zati honek berezko doinua du: "Ezkerrerako eta eskuinerako desplazamenduen" zatia da. Barandiaranek markatzen du zenbat izan behar duten errepikapenek: lau joan-etorri. Barandiaranek B doinuan jasotzen du mugimendu hori, baina urratsen koreografia aldatzen du (2/4an dago). Arrarasek 3/8ko konpasari eusten dio eta Barandiaranen A melodiarekin bat datorren doinua ematen du.
Badirudi Arrarasek, edo Labeagak haren testua egokitzean, oker dabiltzala eta Barandiaranen B doinuaren deskribapen koreografikoa (lekuan bertan eta ezker-eskuin mugimenduekin) "Inguru dantzaren" B esaldian txertatzen dutela (esan dugun bezala, Barandiaranen A doinua duena).
Puntu horretatik abiatuta, Barandiaranek hainbat aukera ematen ditu: hasieratik berriz has daiteke Ttun-ttuna, B doinuaren Deitik errepikatu edo B doinuan edo bere errepikapenetako batean amaitu.
Ezin bestela izan, Barandiaranen zapiekin dantzatutako zatiari Pañolo-dantza deitzen dio (Arrarasek, Pañuelo dantza):
Se llama «Pañolo-dantza», porque el chico primera de la fila saca de la cintura un pañuelo de cualquier color (principalmente blanco, morado) y se lo da a la chica. Así la primera pareja forma arco con el pañuelo para describir otro ingurutxo de modo idéntico al que se ha descrito… en el comienzo del «Ttun-Ttun» ["Pañolo-dantza" deitzen da, ilarako lehen mutilak edozein koloreko zapi bat (nagusiki zuria, morea) gerritik atera eta neskari ematen diolako. Horrela, lehen bikoteak arkua eratzen du zapiarekin beste ingurutxo bat deskribatzeko, "Ttun-Ttunaren" hasieran deskribatu den modu berean] (Barandiaran, 1956, 64).
Konpasa 2/4koa da hemen eta ohartzen du: "Oso mugitua" (ohar hau bera agertzen da Arrarasen partituran, Barandiaranek zatikatzen duen modu berean banatuta dagoena).
Bere deskribapenean Barandiaranek ez du esaten lehen bikoteak osatutako arku horren azpitik gainerakoak pasatzen direnik. Hautazkoa dela ematen du, aurrerago adierazten baitu:
[La] Pañolo-Dantza presenta esta Variante en la descripción del Ingurutxo y consiste en que: al iniciarse [la] Pañolo-Dantza la primera pareja de cabeza forma arco con el pañuelo. Las chicas de la fila de fuera pasan por debajo del así formado y naturalmente pasan bailando. Los chicos de la fila de dentro quedan quietos sin avanzar en sus puestas. Las chicas de la fila de afuera, una vez que atraviesan el arco, siguen avanzando circularmente, describiendo el Ingurutxo, de la misma forma que al comienzo del «Ttun-Ttun». Pero describen el círculo rodeando a los chicos y vuelven a emparejarse cada una con cada chico [Pañolo-Dantzak Aldaera hau du Ingurutxoaren deskribapenean eta honetan datza: Pañolo-Dantza hasten denean lehen bikoteak arku eratzen du zapiarekin. Kanpoko ilarako neskak horrela eratutakoaren azpitik pasatzen dira eta, jakina, dantzan pasatzen dira. Barruko ilarako mutilak geldi geratzen dira, beren tokietan aurrera egin gabe. Kanpoko ilarako neskek, behin arkua zeharkatu dutelarik, zirkuluan aurrera egiten jarraitzen dute, Ingurutxoa deskribatzen, "Ttun-Ttunaren" hasieran bezala. Baina zirkulua deskribatzen dute mutilak inguratuz, eta bakoitza mutilarekin parekatzen da berriro] (Barandiaran, 1956, 65).
Arrarasek lehen bikoteak osatutako arku edo zubi horren azpitik pasarazten ditu bikoteak:
La primera de estas [parejas] levanta los brazos unidos por el pañuelo y las restantes pasan por debajo del arco formado, para iniciar… una nueva traslación con las manos enlazadas por el pañuelo extendido por encima de las cabezas [Lehenengo [bikoteak] zapiaz lotutako besoak altxatzen ditu eta gainerakoak, sortutako arkuaren azpitik igarotzen dira, … eskuak buruen gainetik zabaldutako zapiak lotuta dituztela… beste translazio bat hasteko] (Arrarás, 1983, 60).
Bi egileentzat, Ttun ttuna dantzariek beren buruari egindako azken itzuli batekin amaituko litzateke, danbor jotze batekin edo etengabeko ttun ttun jotze batekin. Hemen amaituko litzateke dantza ala hasieratik hasiko litzateke berriz ere Barandiaranentzat. Arrarasek beste irtenbide bat planteatzen du:
Durante este batir del salterio o thun thun, la pareja que marcha en cabeza se detienen, y alzando sus brazos, unidos por el pañuelo, pasan las demás bajo el arco así formado, de esta manera han vuelto todas las parejas a su posición primitiva. A juicio del txistulari se puede recomenzar el pañuelo dantza repitiéndolo desde la frase musical B [Thun thun edo salterioaren jotze honetan, buruan doan bikotea gelditu egiten da, eta, besoak zapiaz elkarturik, horrela eratutako arkuaren azpitik besteak pasatzen dira, honela bikote guztiak euren jatorrizko egoerara itzuli direlarik. Txistulariaren nahierara, Pañolo dantza berriz has daiteke, B esaldi musikaletik errepikatuz] (Arrarás, 1983, 61).
Marisol Oterminek eskaintzen duen deskribapenean ez da zubirik egiten Uztarrozeko Ttun-ttunean.
Ez du dantzari kopuru finkorik. Edonork parte har lezake, baina janzkera tradizionalarekin egin behar du Izaban dantzatzeko. Normalean, Kurruskla Kultur Elkarteko dantzariak izaten dira.
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko,...irakurri gehiago
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko, amabitxi izeneko krisketa erabiltzen da, zeinak gorputzaren gibelaldean eusten dio gonari. Gerruntzeak edo justilloak brodatu ederra darama bere loturaren bi aldeetan.
Ttun-ttuna dantzatzeko, mutilek, nagusiki, ezkongabeen jantziak janzten dituzte: zapata beltzak, galtzerdi zuriak, galtzerdi beltza, zaragoil zuriak, gerriko morea, alkandora zuria eta txalekoa. Elastikoa edo oihalezko jaka ez da dantzarako erabiltzen. Txalekoa ez doa uniformatuta: bere aurrealdea beltza edo koloretsua izan daiteke. Txaleko beltza gizon ezkonduen bereizgarria zen.
Elementu horiez gain, lepotik bizkarrera zintzilik, kapelu beltz bat janzten dute. Buruan, garai batean zapi bat zeramaten (zorongoa)
Errokariko janzkerari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus Otermin (1979, 442-451) eta Hualde (2019).
AURKEZPENA
Izabako Ttun-ttuna dantzatu ondoren, dantzariak udaletxeko arkupetatik ateratzen dira plazatik. Plazara ateratzeko prestatzen ari diren bitartean, txistulariek Uztarrozeko Soka dantzaren doinua jotzen dute. Melodia amaitzen denean, bikoteak banan-banan ateratzen dira zapiz elkartuta. Uztarrozeko Ttun-ttuna, zapiekin lotuta dantzatzen da. Dantzaren lehen zati hori plazaren inguruan dantzatzen dute, plazaren erdian zirkulu itxia osatu arte. Ttun-ttunaren bigarren koreografia amaitu ondoren, ber...irakurri gehiago
Ttun-ttuna Erronkaribarko herri guztietan egiten zen dantza bat da. Hainbat urtez dantzatzeari utzi ondoren, berreskuratze prozesua hogeigarren mendeko bosgarren hamarkadan hasi zen. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankozen (Otermin, 1979, 451) zeuden. Galdu zen azken Ttun-ttuna Uztarrozekoa izan zen eta hau 1920 baino lehen gertatu omen zen (Otermin, 1979, 451). Desagertzeko arrazoietako bat orkestinak sartzea izan zen:
En U...irakurri gehiago
Ez du dantzari kopuru finkorik. Edonork parte har lezake, baina janzkera tradizionalarekin egin behar du Izaban dantzatzeko. Normalean, Kurruskla Kultur Elkarteko dantzariak izaten dira.
Jantzi tradizionalak
MULTIMEDIA
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko,...irakurri gehiago
Aramburu, Maxi (1942): Memoria folklórica. Manuscrito inédito.
Aranburu, Mikel (2021): Ttun-ttun. En Auñamendi Eusko Entziklopedia. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/ttun-ttun/ar-132379/
Araolaza, Oier (2011): Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen. Dantzan.eus. Jasota: 2011/06/16....irakurri gehiago
Kurruskla Kultur Elkartearen barruan