Dantzakia

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zortzikoa
Azalpena: 

Dantzakia Sakanako beste herrietan Zortziko edo Giza dantza izenekin ezagutzen den dantza da. Orain egiten den Dantzakia lau zortzikok osatzen dute. Denek daukate koreografia bera: dantzariek soka batean egiten dute dantza bata bestearen segidan eta eskutik lotuta, lehenbizikoa izan ezik: hau eta bigarrenaren arteko lotura zapi baten bidez egiten da. Lehendabizikoak agintzen du dantzan eta berak nahi duen tokitik eramaten du soka eta dantzaren bukaera nahin duen pertsonaren aurrean dantzatuko du, bere omenez, alegia. Arestian esan bezala, Dantzakiak lau melodia ditu eta lau aldiz errepikatzen du dantza lehendabiziko dantzariak, baina Dantzakia edonork ateratzeko eskubidea dauka eta, beraz, hau guztia errepika daiteke. Bere azken errepikapena egiten duenean, lehen dantzariak eta bigarrenak zubi bat egiten dute eta gainontzekoak haren azpitik pasatzen dira. Hurrengo Dantzakia beste kinto batek aterako du; izan ere, gaur egun urteko kintoek (neskek zein mutilek) daukate Dantzakia ateratzeko ardura.

Laugarren zortzikoaren ondoren Zubia egiten da. Lehenengo bi dantzariek, lotzen dituen zapia altxatzen dute eta bere azpitik pasatzen da soka guztia. Horrekin bukatzen da Dantzaki...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
BIDEO GALERIA
Dantzakiaren zortzikoak. 2018. It: Guaixe Fundazioa
Ez ohiko Dantzakia 2020. COVID-19aren garaia. It.: Guaixe Fundazioa