TUTERAKO JOTA

AURKEZPENA

Tuterako Jota. 2011.
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Viva la Pepa
Azalpena: 

Tuterako Jota edo “Viva la Pepa” Jota herriko festetan gauero Foru Enparantzan egiten den dantzaldia bukatzen denean dantzatzen den jota da. Dantza herrikoia izanda, bikoteka edo taldeka dantza daiteke. Jota musika-bandarekin edota gaiteroekin dantza daiteke.

Herria:

NOIZ
Data: 
Herriko festak (uztailaren 24tik 30 arte, gaueko 23'30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza de los Fueros
Geokokapena: 
AZALPENA

Tudelako festetarako Udalak egunero antolatzen ditu dantzaldi bat Foruen Plazan. Dantzaldi honen musika Tuterako Gaiteroak edota Udal Musika Bandak jotzen dute. Dantzaldi osoa eta Tuterako Jota bera Plazan dagoen kioskoaren inguruan dantzatzen da. Baina herri festetako egun horietaz aparte, Tuterako Jota beste egun berezi batzuetan ere dantzatzen du Tuterako Udal Dantza Taldeak.

Tuterako Jota 1979. urtean berreskuratu zen eta ordutik herrikoitu egin da. Jota normale...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Tuterako Udal Bandaren joten errepertorioren barruan, “Viva la Pepa” jota 1915-16tik zegoen eta, beste melodiekin gertatu bezala, izen horrekin zabaldu zen. Baina 1936-39ko gerra gertatu zenean jotzeari utzi zioten, agian bere izena Cadizko Konstituzioarekin, La Pepa izenaz ezagutua, lotu zatekeelako.

Gorago esan dugun bezala, Tuterako Jota 1979an berreskuratu egin zen. Dantzaldiak bukatzeko edota bestelako eginkizunak bukatzeko jota bat dantzatzeko ohitura oso zaba...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Tuterako Jota. 2011. Grab.: Rulamano
Tuterako Jota Plazan. 2013. Iturria: Isidro 1952-Youtube
Tuterako Jota. 2014. Tuterako Udal Dantza Taldea
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Herriko festetan egiten diren dantzaldietan, jantzia festetakoa izaten da, hau da, zuria apaingarriekin (zapi gorria, gerrikoa…).

Tuterako Udal Dantza Taldeak bestelako jantziak erabiltzen ditu bere emanaldietan. Jantzi horien deskribapena bere weborrian kontsulta daiteke.

MUSIKA
Musikariak: 
Tuterako Jota Musika banda eta gaiteroekin jotzen da.
Soinu tresnak: 
Musika banda, gaitak, atabala
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Tuterako Jota "Viva la Pepa"171.75 KB
Garapena: 

Tuterako Jotaren melodia Mariano San Miguel Urzelaik, musikari-konpositore oinatiarrak sortu zuen eta bere laguna zen  Tuterako Musika Bandaren zuzendariaren emazteari eskeini omen zion, Josefa Martinez izenekoa eta hortik izena “Viva la Pepa”. Dokumentazioan, aldiz, “Viva la Pepa” jota Mariano San Miguel musikari oinatiarrak (ez tuterarra, zabaltzen ohi den bezala) egin zuen eta eskaini, bere “lagun maitia Gumersindo Garateri” eskeini zion.