IRIBASKO SILLA DANTZA

AURKEZPENA

Iribasko Silla dantza. Basakaitz Dantza Taldea
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik dantzatzen ez den dantza. Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.

Herria:

NON
Geokokapena: 
AZALPENA

Silla dantza beste toki batzuetan katadera dantza, aulki, alki, katedra dantza izanarekin ere ezagutzen da. Iribasko kasuan 1973. urtean jaso zuen Beltranek J.B. Lasartek irakatsia. Dantza hau “edozein festa eta ospakizunetan” egiten zen. Dantzak bi zati ditu eta Beltranek “dantza” eta “jokua” izenekin ezagutarazten ditu (Beltran, 2016, 13). “Hiru aulki ilaran jarri behar dira batetik bestera metro eta erdiko edo bi metroko tartea utzita. Dantzariek bizi bizian jira bira egiterakoan...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantza honen giro tradizionala etxea edota taberna izan dira. Bi esparru hauetan dibertitzeko aukerak denborarekin aldatu izan dira eta orain Iribasko Besakaitz Dantza Taldeak eskeintzen du Silla dantza bere emanaldietan soilik.

Bestelako parte hartzaileak: 
3 pertsona eserita eta 3 dantzari

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
IRIBASKO SILLA DANTZA. Basakaitz Dantza Taldea. 2010.
JANZKERA

Ez da janzkera berezirik behar

MUSIKA
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
J.M. Beltran. Soinuenea Fundazioa
Partiturak: