Arantzako Dantza Luzearen hondarreko dantza da hau. Herriko neska-mutilek osatutako Soka dantza baten aurrean gaude eta aurretik dantzatutako Soka dantzaren antzera dantzatzen da. Bere berezitasuna da tartean egiten diren zubiak. Lehenbiziko bi dantzariek, zapia gora egin eta azpitik pasatzen dira bertze dantzari guztiak. Horri deitzen zaio zubia. Akabailan karriketan barna eta plazan segitzen dute Zubi dantzarekin (eguraldi ona bada) eta nahi adina luza daiteke. Plazan amaiera ematen zaio Dantza Luzeari.
Soka bat osatuz lerroan, banaka edo bikoteka, itxi gabeko borobil batean eta erlojuaren aurkako norabidean mugituz egiten den dantza soziala da. Dantzariak zapien bidez edo eskuak elkarri emanda dantzatzen dira.