Arantzako Neskak biltzekoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Arantzako Dantza Luzearen bigarren dantza hau ez da, berez, dantza bat baizik eta neskak plazan edo frontoian sortzen ari den soka dantzara atzeratzeko soinua eta protokoloa. Neskek lepoan daramaten zapi handia eskutan hartzen dute. Mutilen ilaratik bigarrena eta azken bigarrena ateratzen dira eta lehendabiziko neska eta azkena hartzen dituzte mutilen ilarara eramanez. Ilaran gelditzen diren bertze neskek ere, lepoko zapiak hartu eta elkarri ematen dizkiete. Lehenago mutilen ilaratik ateratako bigarren eta azken bigarren dantzariek, zapiarekin elkarturiko nesken aitzinean eta gibelean kokatuz, mutilen ilarara eramaten dituzte neska guztiak. Bertan, mutil eta neska kopuruaren arabera, bi mutilen artean, normalean, neska bat edo bi (kasu batzuetan hiru, normalean dantzarietan, mutil guttiago izaten baita), tartekatzen dira. Denak zapiekin elkartuz, soka dantzarako prest izaten dira.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Arantzako Dantza Luzea-Neska biltzea
BIDEO GALERIA
Arantzako Dantza Luzea. Nesken biltzea. It.: Ttipi-Ttapa Telebista