LABAIENGO MUTIL DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza da. Dantza honen berri Antonio Goiak ematen digu. Goiak Malerreka osoan egiten den mutil dantza gisa hartzen du:

más exacto era y es llamarlo «Mutil Dantza de Malderreka», pues este baile se ejecutaba y se baila en todos los lugares que comprenden los pueblos de las cuencas de los ríos Ezpelura o Galbalagarre y e Ezcurra, que confluyen en Santesteban [Zehatzagoa zen eta da «Malerrekako Mutil Dantza» deitzea. Izan ere, dantza hau Ezpelura edo Galbalagarre eta Ezkurra ibaien arroetako herri guztietan egiten eta dantzatzen zen, Donezteben elkartzen diren horietan] (Antonio Goya, 1990, 387).

Labaienen egiten zenari buruz zera dio:

Recuerdo que en Labayen, en las fiesta (sic), San Pedro es el patrón, de 1936 después de la misa, junto a la Iglesia, el Alcalde quitándose la chaqueta iniciaba el baile y tras él todos los concejales. Santos Mutuberría txistulari y su hermano Luis atabalero eran veteranos músicos que animaban el simpático festejo que presidía el Párroco [Gogoan dut Labaienen, 1936ko festetan, San Pedro dela zaindaria, mezaren ondoren, elizaren ondoan, alkateak jaka erantzita dantzaldiari ekiten ziola, eta haren atzetik zinegotzi guztiak. Eskarmentu handiko Santos Mutuberria txistulariak eta bere anaia Luisek, atabaleroa, jotzen zuten parrokoak presiditzen zuen jai atsegina]. (Idem).

Dokumentu berean dio Mutil dantza hainbat melodiek osatzen dutela, baina testuan soilik bi ematen dizkigu. 

Koreografiari dagokionez, bi melodia horiei dagozkien dantzak deskribatzen dizkigu eta Iturengo Mutil dantzaren bera da. Mutil dantzaren osotasunari buruz zera erraten digu:

Se baila en la plaza o por las calles caminando en «fila india» con ocasión de las fiestas patronales, carnavales, despedidas de soltero... y en cuantas oportunidades la mocina se ponía a tono [...] Un amigo Labaindarra me indica que donde mejor se baila es en Ituren [Plazan dantzatzen da edo «ilara indiarrean» karriketan zehar, herriko jaiak, inauteriak, ezkondu aurreko despedidak... direla eta , eta gazteriak aukera ikusten zuen zuen guztietan[...] Lagun labaindar batek esan dit Iturenen dantzatzen dela hobekien] (Antonio Goya, 1990, 387).

Ikus Iturengo Dantza Luzearen Zortzikoa

AZALPENA

Jadanik ez da egiten.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA