BERAKO BORDON DANTZA

AURKEZPENA

Berako Bordon dantza. 2014. It.: Dantzan.eus
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Berako Bordon dantza neske-mutilek osatutako bi lerroetan dantzatzen den dantza da. Dantzariak gero Makil dantzetan erabiliko duten jantziekin dantzatzen dira. Bi lerroak batzen ditu dantzari batek eta bere atzetik bi lerroetan eta sokatxo edo kordoi batzuen bidez elkartuta gainontzeko dantzariak.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 3an, Meza Nagusiaren ondotik egiten den saioan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Berako Herriko Etxea Plazan
Geokokapena: 
AZALPENA

Done Eztebe egunean, eguerdiko mezatik udaletxera itzuli eta gero, udaletxeko ezkaratzetik ateratzen dira Bordon dantza egin behar duten dantzariak. Hauek denetara hamaika dira, gidatzen duen dantzaria barne. Dantzariak bi lerrotan daude eta lerro horien buru dantzari bat. Lerro bakoitzeko dantzariak sokatxo batez estekaturik daude. Udaletxe plaza eskuin aldetik inguratzen dute eta inguruaren erdia egin dutelarik lehendabizikoak gidatzen ditu besteak udaletxerantz, hara begira kokatzeko «V» b...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Bordon dantza galdu egin zen eta 1979an berreskuratu egin zuen Gure Txokoa Dantza Taldeak.

Horren errituzko dantza izanda, nabarmentzekoa da erabili ez izana 1880ko Euskal Jaietan (Manterola, 1880, 36). Jadanik XX. mendean, Antonio Goiak ez zuen jaso dantza hau Berako dantzen artean, ez aipamenik ere, 1942an Makil dantzak eta Aurreskua berreskuratu zirenean.

Erran bezala, 1979an berreskuratu egin zen. Une hartan soilik mutilak dantzatzen ziren eta h...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Dantzariak Berako Gure Txokoko Dantzari Taldeko partaideak izaten dira: 11 dantzari.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Berako Bordon dantza. 2019. It.: Xaloa Telebista
JANZKERA

Atorra eta praka zuriak, ezpartzina zuriak soka gorriekin txirikordatuak eta belaunetan zein besoetan txintxarriak dituztela. Kapelua gorria (txapela), painulu handia lepoan (batez ere gorrixka, baina ez beti) eta paxa ere gorria. Bordoiak kolorezko kordoiak dira, metro bateko (gutxi gorabehera) luzera dutenak eta bi muturretan borlak dituztenak.

Jantzia izan dituen gorabeherak Berako Makil dantzen fitxan irakurri...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Berako Txistulariak.
Soinu tresnak: 
Normalki bi txistu ahots eta Silboteak izaten ditugu, atabalariaz gain.