BERAKO INUDE ETA ARTZAIAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Inauterietako konpartsa bat da Inude eta Artzaiak izenekoa. Mutilak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. XIX mendeko pertsonaiak errepresentatzen dituzte eta Berako karriketan barna kantuak eta dantzak egiten dituzte.

Dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Herria:

NOIZ
Data: 
Inaute-igandea, goizeko 10’00etan g.g.b.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Berako karriketan barna
Ibilbidea: 
Eztegara pilotealekua, Eztegara Pasealekua, Bidasoa karrika, Agerra Auzoa, Legia karrika, Altzate Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Berako inauteriak Ortzegun gizenean hasten dira, hau da, inauterien aurreko ortzegunean. Haurrek ospatzen dute eguna zingar eskean etxez etxe ibiltzen. Arratsaldean, Inudeak eta Artzaiak dantzatzen dira. Larunbatean kauteren konpartsa ateratzen da eta igandean Inudeak eta Artzaien konpartsa. Mutikoak inudez, hazamez mozorrotzen dira; neskak, aldiz, mutikoz, artzaiez. Normalean Eztegara pilotalekutik ateratzen dira eta herriko karriketan barna ibiltzen dira dantzan eta kantuz. Lau di...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Inudeak eta Artzaiak Donostiako inauteri aurreko eginkizuna zen. Konpartsa Kandelero egunean atera zen 1885ean lehenbiziko aldiz. Ez zuen kaleetan luze iraun Pio X.-ak (Aita santuak) lanegun bihurtu baitzuen Kandelero eguna 1912an. Kalera atera gabe egon zen harik eta 1977an Kresala Elkarteak berreskuratu zuen arte. 

Ordurako, edo ondoren, Beran egiten zen jada Inude eta Artzaiak konpartsaren ateratzea. Argazki zaharretan ikus daitekeenez, urte horietan soilik ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Konpartsa Gure Txokoa Elkarteak ateratzen du eta parte hartzaileak kideak izaten dira.

Inudeak eta Artzaiekin batera Momo erregearen orga ateratzen da. Orgaren gainean neska bat Momo erregearen rola egiten.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Berako Inude eta Artzaiak. It.: Stéphanie Langret (Youtube)
Berako Inude eta Artzaiak. 2020. Lehenbiziko Kontradantza. It.: Ortzadar
Berako Inude eta Artzaiak. 2020. Bigarren Kontradantza. It.: Ortzadar
Berako Inude eta Artzaiak. 2020. Inudeak eta Medikua. It.: Ortzadar
ARGAZKI GALERIA
Berako Inude eta Artzainak. 1929. Konpartsa musikariekin. It.: Rosa Errandonea
Berako Inude eta Artzainak. 1929. Konpartsa. Atzean Momo erregearen orga. It.: Rosa Errandonea
Berako Inude eta Artzainak. 1929. Momo erregearen orga. It.: Rosa Errandonea
JANZKERA

Inudeak: Soineko laukiduna, pololoak, manttala zuria puntilladuna. Buruan buruko zuria edo kofia eta bi txirikorda postiza. Belarrietan belarritako luzeak. Hanketan media xuriak eta zapata beltzak. Eta inudearena egiteko papin bat (jaioberria irudikatu behar duena).

Artzaiak: Galtza urdinak eta atorra zuria (mahukak bilduta); buruan txa...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Herriko Txaranga
Soinu tresnak: 
Txaranga baten soinu tresnak
Garapena: 

Goitian erran bezala, Inude eta Artzaien konpartsa Donostiatik etorria da Berara. Melodia gehienak Raimundo Sarriegirenak dira.