ITURENGO DANTZA LUZEA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Iturengo Dantza Luzea haibat dantzez osatutako dantza da. Malerreka, Bortziri, Bertizaran eta Baztanekin partekatzen diren dantzek osatzen dute Dantza Luzea: Agurra, Mutil dantza eta Soka dantza. Lehendabizikoan dantzariek ikusleak agurtzen dituzte. Bigarrena mutilek dantzatzen dute eta hirugarrena mistoa da. Bukatzeko, dantzariek fandango eta porrusalda dantzatzen dituzte.

Dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Agurra

Zortziko edo Mutil dantza

Soka dantza

Fandangoa

Porrusalda

Kalejira

Herria:

NOIZ
Data: 
Bestaberri egunean (ekaineko festa aldakorra): azaroaren 11an, Aurtizen.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herriko Pilotalekua
Geokokapena: 
AZALPENA

Dantzariak ostatuaren inguruetatik plazara ateratzen dira lerro bakarrean eta ikuslegoari agurtuz eskuan daramaten txapelarekin. Agur honen ondoren eta jarraian, Mutil dantza egiten dute. Hau bukatuta, neskak ateratzen dira plazara inongo protokolorik gabe eta mutilen artean tartekatzen dira, eskuetan daramatzaten zapiak mutilei emanez eta modu horretan soka bat osatuz. Musikarekin batera hasten dira denak ibiltzen, plazan inguruka. Lehendabizikoak hola deliberatzen duenean bigarren...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantza Luzea Malerreka osoan dantzatu egin da. Antonio Goiak horrela azaltzen zuen:

más exacto era y es llamarlo «Mutil Dantza de Malderreka», pues este baile se ejecutaba y se baila en todos los lugares que comprenden los pueblos de las cuencas de los ríos Ezpelura o Galbalagarre y  Ezcurra, que confluyen en Santesteban [Zehatzagoa zen eta da «Malerrekako Mutil Dantza» deitzea. Izan ere, dantza hau Ezpelura edo Galbalagarre eta Ezku...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Iturengo Dantza luzea. 2013. Dantzan.eus
Iturengo Dantza luzea. 1951. Youtube-J.I. Azpitarte Telletxea
JANZKERA

Mutil/gizon: alkandora zuria, «urdin Bergarakozko» galtza urdinak, txapela beltza, zapi koadroduna lepoan eta espartin beltzak. Soka dantzarako zapi zuri bat, poltsikoan daramatena.

Neskak: «Baserritar» jantzia: ator zuria, gona beltza edo urdin iluna puntuduna, espartin beltzak eta lepoan zapia koadroduna. Soka dantzarako, gerritik zin...irakurri gehiago

MUSIKA