JAURRIETAKO NESKA DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Herriko festetan, abuztuaren 15an soilik neskek egiten duten dantza kantatua. Dantza hau biribil itxian egiten da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 15
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Ama Zuriaren Baselizan, Herriko plazan
Geokokapena: 
AZALPENA

Jaurrietako neska dantza abuztuaren 15ean dantzatzen da. Alde batetik goizean egiten den Andra Mari Zuriaren baselizara egiten den erromerian dantzatzen da eta gero, herrian ere egiten da. Dantzak bi zati ditu: lehendabizikoa Soka dantza bati dagokio. Dantza honen bidez neskak plazan sartzen eta kokatzen dira. Bigarrena, neska dantza da era neskek osatutako biribil itxian egiten dute.

Dantzaren ezaugarrietako bat dantza kantua dela da.  Kantaren letra hauxe da:...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Jaurrietako Axuri Beltzari buruz daukagun lehendabiziko albisteak R.M. de Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco liburuan. Bertan “Axuri Beltxa” izenarekin agertzen den dantzari buruz dio “musikaren aldetik, Axuri beltza Nafarroan Mutil-dantza deituriko generoari dagokio eta Zuberoan Mutxikoari”(Azkue, 1922, 296). Bertan ez da aipatzen neskek dantzatzen zutenik, kanta ematen dion informatzailea emakume bat izan arren. Dantza osatzeko, aipatu melodia horri, beste bat gehitu ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Herriko neskak

Erlazionaturiko Ondarea: 

Nesken jantzi tradizionalak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Jaurrietako Neska dantza-Sarrera. It.: Marisol Otermin
Jaurrietako Neska dantza. 2012. It.: Juan Luis Ardanaz Pena
Jaurrietako Neska dantza-Irteera. It.: Marisol Otermin
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Neskak Zaraitzu ibarreko emakumezkoen jai egunetarako jantzi tradizionalarekin dantzatzen dira. Jantzia honela osatzen da: gona beltza tolesduna txorkatilerainokoa; soinean atorra zuria (aspaldian lihozkoa zena); bere gainean xuboi beltza ere, bere bularraldean brokatelezko peto zabal bat daramala; lepotik zintzilik lepokoak (perlazkoak arruntenak) eta lepoari buelta emanez beluse beltzezko idunekoa brotxe bat daramana. Oinetan zapata beltzak. Buruan adatsa txirikorda batean bildua eta belarr...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Dantza kantatua da, akordeoilari batek lagunduta
Soinu tresnak: 
Akordeoia