TUTERAKO POLKA

AURKEZPENA

Tuterako Inauterietako Polka. 2011
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Tuterako Inauterietako Polka
Azalpena: 

Tuterako Inauterietako polka borobilean eta bikoteka egiten den dantza da. Bere koreografiaren barnean bikotekideak aldatzen dira. Inauterietan, Polka Zipoteroen kalejira (Zipoteroak Tuterako maskarak dira) bukatzen denean egiten da. Inauterietan dantzatzeko asmatu bazen ere, gaur egun bai inauterietan bai herriko festetan ere dantzatzen da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inauteri ostiral eta igandean, egunero herriko festetan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza Mercadal (ostiralean), Plaza de los Fueros (igandean eta herriko festetan)
Geokokapena: 
AZALPENA

Tuterako Polka bikoteka baina korroan egiten den dantza da eta bere mugimenduen artean bikote aldaketa dago.

Urteko bi unetan dantzatzen da Tuterako Polka: Inauterietan eta Herriko festetan. Inauterietan mozorroen desfilearen ingurugiroan egiten da, hau da, Polka Zipoteroen kalejira (Zipoteroak Tuterako maskarak dira) bukatzen denean egiten da. Tuterako inauterietan Zipoteroen bi kalejira egiten dira: lehengoa inaute-ostiralean, helduena eta arratsaldez egiten dena;...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

1983an Beterri peñak, Muga Elkarteak eta Tuterako Gaiteroek  Tuterako Inauteriak berreskuratu zituzten eta sei urte geroago, 1989an inauterietako maskara tuterarrak: zipoteroak. Berreskurapen ingurugiro honetan kokatzen da Tuterako Inauteriaren Polkaren sortzea. Polka hau 2000. urteko martxoan dantzatu egin zen lehendabiziko aldiz. Hasiera batean melodia izan zen. Hau da, Lizarrako anigualekoen saltzaile batek txiripaz aurkitu zuen partitura bat piano baten barruan 1998an. Part...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Parte hartze librea da

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Tuterako Inauterietako Polka. Inauteriak. 2011. Bideoa: Kristina Lallana
Tuterako Inauterietako Polka. Azucarerako Festak. 2012. Bideoa: Kristina Lallana
Tuterako Polka herriko festetan. 2013. It.: Isidro 1952-Youtube
JANZKERA

Inauteri mozorroak libre izaten dira.

Zipoteroak izan dira Tuterako inauterietako maskara tradizionalak. Yanguas y Mirandak (1842) eman zigun XIX mendearen hasierako zipoteroen deskribapena: “... cipotéros, nombre con que se designa vulgarmente á los máscaras ó disfraces que en las tres tardes del carnaval recorren las calles mas principales de ella. Sus trajes en lo general no tienen el mérito de la elegancia y del buen gusto, como que este no constituye el lucimiento del má...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Gaiteroak
Soinu tresnak: 
Gaitak, atabala. Txaranga edo banda
Grabaketen egilea: 
Tuterako Gaiteroak. Ezkila. 2019
Garapena: 

Tuterako Polkaren melodia Lizarrako antigoaleko saltzaile batek piano batean aurkitutako partitura batean zegoen. Saltzaileak Lizarrako “Deierri” Gaitero Taldeari pasatu zion eta honek Iruñeko Gaitariei. Polkaren jatorriari buruz bi bertsio ezberdinak aurkitzen ditugu. Lehendabizikoak dio Juan Romeak sinatzen duen partitura batean kokatzen du, zeinak 1896ko data darama eta izenburu gisa “Polka del Carnaval Tudelano (Fernández de Larrinoa, 2003, 102). Hortik aurrera, “banda de gaitas y charangarako” (gaita banda eta txarangarako) harmonizatuko zuen Txomin Mujikak, “gaitero y músico de la Banda Municipal de Elgoibar” (Elgoibarko Udal Bandaren musikaria eta gaiteroa) (Ídem).

Bigarren bertsioa Interneten eskuragarri dagoen informazioan aurki dezakegu, adibidez Tuterako Udaleko weborrian (http://www.tudela.es/tu-ciudad/fiestas/carnavales). Informazio horretan Polkaren jatorrizko titulua “Patria” litzateke eta Tuterako Inauteriendako eskeintza lekarke. Moldaketak Antonio Guerrerok egingo zituen, Zangozako musikariak. Banda eta gaitarako moldaketa, aldiz, Tuterako Bandaren musikari eta zuzendari Igor Tantosek egingo zuen eta La Azucarera auzo tuterarraren festetan joko zen lehendabiziko aldiz, 2000. urteko ekainean.