Fandago eta Porrusalda dantzaldia amaitzeko erabiltzen dira. Berez ez dira dantza multzoaren parte, baina ohituraren ohiturez, beti egiten dira. Danbolinausiak bere zerbitzariekin eta bikoteekin taldetik bereizten dira eta beraien artean korro bat osatzen dute dantzatzeko. Gainontzeko dantzariek beste borobil batean egiten dute dantza, denak elkarrekin.