Doneztebeko Mutil dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Oraindik mutilek soilik egiten duten dantza da. Bere barnean bi edo hiru atal ezberdinak ditu (idazleen arabera), baina dantzaren berriak ditugunetik ez dira dantza bereizi gisa ezagutu. 

Dantzariak plazan sartzen dira errenkada batean ibiltzen eta txapela eskuineko eskuan dutela. Horrekin jendea agurtzen dute Aunitz urtez! erraten. Plazari buelta bat eman diotenean Mutil dantza hasten da. Dantzariek, lehendabizikotik hasita, bere atzean dagoenari agur egiten dio txapelarekin, zeinak aurrekoaren agurra bere txapelarekin jasotzen duen. Agurrak bukatu eta gero lehendabiziko dantzariak dantzatzen du soilik eta, eskuarekin egiten duen seinal bati segituz, gainontzekoak hasten dira dantzan.

Erran bezala, dantzari «Mutil dantza» deitzen diote. Francisco Erasok (1990, 16) ez du barneko bi atal horiek bereizten izen baten bidez. Berarentzat dantzak bi atal ditu: dantzagarria eta dantzagarria ez dena. Hasmentakoa azken hau litzateke eta bere partituretan «Preludio» izenarekin dator. Dantzagarria dena Mutil dantza da. 

Francisco Arrarasek (1984, 114), aldiz, bai ematen diela izena atalei. Ibiltzen eta ikuslegoari agurt...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Doneztebeko Mutil Dantza. Mutil dantza osoa. 2013. It.: E.X. Dueñas
Doneztebeko Mutil Dantza. Mutil dantza. 2013. It.: E.X. Dueñas