Ikusi dantzen mapa
Nafarroako Dantzetako Atlasa Ortzadar Elkarteak dantzaren ikerkuntza etnografikoarekin duen konpromisoagatik jaiotzen da. Atlas honek Nafarroako dantza tradizionalaren erregistroan eta monitorizazio sistematikoan, eta bere sustapenean, balorizazioan
Ortzadar eta Nafarroako Dantzen Atlasa
Nafarroako Dantza Tradizionalen Atlasak Ortzadar Elkarteak dantzaren ikerkuntza etnografikoarekin duen konpromisoan du sorburua, eta Nafarroako tradiziozko dantzen erregistro eta monitoretza sistematikoan datza, dantzak zerrendatu, sustatu,
Lankidetza eta partaidetza
Nafarroako Dantzaren Atlasa proiektuan lankidetza garrantzitsua da. Parte hartu Auzolan honetan! Bete ezazu(e) partehartze galdetegia eta ikus lankideen zerrenda.
Orriak
Azkeneko sarrerak
![]() ARNEGI, LUZAIDE, NAFARROA BEHEREA Jada dantzatzen ez den dantza da. Esku dantza polka bat da. Bere izena eskuekin egiten den jokutik datorkio. |
![]() UITZI Ingurutxoa larrain edo plazaren inguruan bikoteka dantzatzen den dantza multzoa da. Dantza taldearen mugimendua erlojuaren orratzen kontrakoa da. Uitziko ingurutxoa hiru dantzek osatua heldu zitzaigun XX. mendera: Inguru handiak, inguru txikiak eta Bilantzikoak edo zortzikoak. Hauei fandangoa eta bizkaikoa edo porrusalda gehitzen zitzaien. Egun ez da modu jarraian dantzatzen. |
![]() TUTERA La Revoltosa Tuterako Foruen Plazako kioskoaren inguruan dantzatzen den dantza da. Dantzatua izatea baino gehiago «lasterkatua» da Tuterako Gaiteroek eta Udal Bandak interpretatzen duten doinua. Melodia erritmo aldakor eta gero eta bizkorragoarekin jotzen da. |
![]() AURITZ |
LESAKAKO SOKA DANTZA
Lesakako Soka dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko arratsaldean egiten diren dantzez ari gara. Lesakan, egun horretako dantzak Lesakako dantzak bezala dira ezagunak. Soka dantza deitzen badiogu ere, dantza bat bakarrik egiten da sokan. Lesakako Soka dantzaren dantzak bortz dira: Zantza Monona edo Mutil Dantza, Esku Dantza edo Neska Dantza, Agurra, Fandangoa eta Arin-arina. Herriko Plaza Zaharrean dantzatzen dira.