Jotak

Jota

Hainbat moldaera ezberdinekin Nafarroa osoan zehar zabaldurik dagoen dantza mota soziala da. Neska-mutilek elkarrekin dantzatzen dute, normalean bikoteka, borobilean, edota zenbait kasutan dantzariak bi lerrotan jarririk. Fandango edota baztandarra izenaz ere ezagutzen da., baina normalean dantza bera bezala eduki arren, jota eta fandagoaren artean ezberdintasunik badago: jotak badu bere barnean mantsoago eta bikotea lotuta dantzatzen den zati bat. Erritmo ternario bizia du. Jota dantza soila bezala aurki genezake edo talde koreografiko baten barruan, normalean bere bukaeran eta porrusaldarekin batera. Era berean, beste tipologietan aurkitzen diren dantzei ere ematen die izena; hala nola, Cortesko paloteadoaren jota, makil dantza dena.

Lakuntzako Alkate Dantza. Zortzikoa. 2014ko Bestaberri eguna. Lakuntzako Udala

Lakuntzako udalak lakuntzarrak eta herrira bertaratuak ogia, gazta eta ardoa jan-edatera gonbidatzen du eta momentu horietan dantzariak plazan biltzen dira eta ziklo hau osatzen duten zortzi dantzak dantzatzen dituzte: Ezpata dantza, Alkate dantza, Zubia, bi Ingurutxoak, Jota, Arin-arin eta amaierako Biribilketa.

Orriak