Jaurrietako neska dantza abuztuaren 15ean dantzatzen da. Alde batetik goizean egiten den Andra Mari Zuriaren baselizara egiten den erromerian dantzatzen da eta gero, herrian ere egiten da. Dantzak bi zati ditu: lehendabizikoa Soka dantza bati dagokio. Dantza honen bidez neskak plazan sartzen eta kokatzen dira. Bigarrena, neska dantza da era neskek osatutako biribil itxian egiten dute.
Dantzaren ezaugarrietako bat dantza kantua dela da. Kantaren letra hauxe da:...irakurri gehiago

Dantzaren ezaugarrietako bat dantza kantua dela da. Kantaren letra hauxe da:
Jaurrietako Axuri Beltzari buruz daukagun lehendabiziko albisteak R.M. de Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco liburuan. Bertan “Axuri Beltxa” izenarekin agertzen den dantzari buruz dio “musikaren aldetik, Axuri beltza Nafarroan Mutil-dantza deituriko generoari dagokio eta Zuberoan Mutxikoari”(Azkue, 1922, 296). Bertan ez da aipatzen neskek dantzatzen zutenik, kanta ematen dion informatzailea emakume bat izan arren. Dantza osatzeko, aipatu melodia horri, beste bat gehitu ...irakurri gehiago
Jaurrietako Axuri Beltzari buruz daukagun lehendabiziko albisteak R.M. de Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco liburuan. Bertan “Axuri Beltxa” izenarekin agertzen den dantzari buruz dio “musikaren aldetik, Axuri beltza Nafarroan Mutil-dantza deituriko generoari dagokio eta Zuberoan Mutxikoari”(Azkue, 1922, 296). Bertan ez da aipatzen neskek dantzatzen zutenik, kanta ematen dion informatzailea emakume bat izan arren. Dantza osatzeko, aipatu melodia horri, beste bat gehitu zitzaion: Lekarozko Zikiro Beltza. Hau ere Azkueren Cancioneroan agertzen da (Azkue, 1922, 359).
Informazio hauetatik abiatuta, J.A. Urbeltzek eta Marian Arregik (biak Argia Dantza Taldeko partaideak eta lehendabizikoa bere zuzendaria) dantza berri bat osatu zuten: Eaurtako Neska dantza. Koreografiak sortzeko inspirazio iturria Baztango Hiru Puntuko mutil dantzaren urratsak eta Zuberoako Aitzina pika dantza jauziaren urratsak baliatu zituzten (Dantzan, 2019/05/08). Lekarozko melodiaren gainean eskenatokira sartzeko eta ateratzeko “Soka-dantzaren itxura” (Urbeltz, 2009) zeukan dantza sortu zuten eta Jaurrietakoaren gainean Neska dantza.
Konposizio hauekin Argia Taldeak aurkeztu zuen Eaurtako Neska Dantza 1969ko maiatzaren 4an Donostiako Victoria Eugeniako Antzokian.
Ordutik dantza bere ibilbidea egin du eta esan genezake arrakastatsua izan dela, bai Jaurrietako tradizioan dagoelako jada, bai gainontzeko Euskal Herriko dantza taldeetan eta herri dantzaldietan dantzatzen delako ere. Baina kritika guztiak ez dira onak izan. Agian gaizki ulertu batean oinarritzen direlako. Dantza estreinatu baino lehenago Donostiako La Voz de España egunkarian Jaurrietako Neska dantzaren berri ematen du Javier de Aramburuk. Bertan Urbeltzek zuzentzen duen “Laboratorio de Investigaciones Folklóricas” delakoa goraipatzen du eta Jaurrietako Neska dantza aipatzen ez duen arren, horrelakoak esaten ditu: “adierazpen folklorikoak ikertzen ditu… hilzorian (zeudenak)... Urbeltzek deskubritu ditu...)” (La voz de España, 19690502). Ematen du oraindik pertsona zahar baten oroimenean zegoen dantza bat berreskuratu dela.
Patxi Arrarásek kritika zorrotza egingo dio Laboratorio honen lanari eta espreski Jaurrietako Neska Dantzari, Donostian eginiko I Jornadas Internacionales de Folklore delakoetan:
“Esta danza... presentada por ARGIA, no deja de ser otro atentado contra la pureza y originalidad de nuestras danzas. Acaso sea cierto el criterio que sigue don Resurrección María de Azkue al afirmar que la melodía de esta danza responde a una Mutil dantza o más bien a un Muxiko. De tratarse de una danza de este tipo, necesariamente debe ser interpretada por muchachos solos, a pesar de lo que alegremente pueda decir la editorial Auñamendi, al afirmar que la melodía de Jaurrieta ha sido escrita para una danza femenina.
Por carencia total de vestigios folklóricos, no ha sido posible a los investigadores llegar a la restauración coreográfica de esta danza. Dice el Laboratorio de Investigaciones Folklóricas del País Vasco que este baile de muchachas, ha sido reinterpretado teniendo en cuenta la estructura de la música. No existe tal reinterpretación, sino simplemente una adaptación de pasos coreográficos, inspirados en la mutil dantza baztanesa, al ritmo de la melodía. Pero si se tiene en cuenta su estructura musical, de que hablan los Laboratorios de Investigaciones Folklóricas del País Vasco, es más lógico se trate de una danza-juego. Con su misma línea melódica, y también como danzas cantadas, conocemos los Alkidantzak…” (Arrarás, 1971, 213)
Izan ere, Arrarasek berak bere hilondoko argitalpen batean Aulki dantza gisa jasotzen du Axuri Beltzaren melodia (Arraras, 1983, 86).
Esan dugun bezala, bide arrakastatsua izan du dantzak baina bere arrakastarik haundiena Jaurrietan bertan dantza tradizionala bezala barneratzea izan da. Herriko neskek 1987an ikasi zuten dantza Portugaleteko Elai Alai taldearen eskutik. Talde honen partaide ziren Rosi Lazaro eta Charo Caravias izan ziren irakasleak. Hori 1987ko maiatzan izan zen (Dantzan, 2019/05/08) eta ordutik “betidaniko” dantzatutatuko dantza da Jaurrietan.
Neskak Zaraitzu ibarreko emakumezkoen jai egunetarako jantzi tradizionalarekin dantzatzen dira. Jantzia honela osatzen da: gona beltza tolesduna txorkatilerainokoa; soinean atorra zuria (aspaldian lihozkoa zena); bere gainean xuboi beltza ere, bere bularraldean brokatelezko peto zabal bat daramala; lepotik zintzilik lepokoak (perlazkoak arruntenak) eta lepoari buelta emanez beluse beltzezko idunekoa brotxe bat daramana. Oinetan zapata beltzak. Buruan adatsa txirikorda batean bildua eta belarr...irakurri gehiago
Neskak Zaraitzu ibarreko emakumezkoen jai egunetarako jantzi tradizionalarekin dantzatzen dira. Jantzia honela osatzen da: gona beltza tolesduna txorkatilerainokoa; soinean atorra zuria (aspaldian lihozkoa zena); bere gainean xuboi beltza ere, bere bularraldean brokatelezko peto zabal bat daramala; lepotik zintzilik lepokoak (perlazkoak arruntenak) eta lepoari buelta emanez beluse beltzezko idunekoa brotxe bat daramana. Oinetan zapata beltzak. Buruan adatsa txirikorda batean bildua eta belarritako luzeak belarrietan.
Jantziak udalarenak dira, baina belarritakoak eta zintzilikarioak norberarenak izaten dira.
AURKEZPENA
Jaurrietako neska dantza abuztuaren 15ean dantzatzen da. Alde batetik goizean egiten den Andra Mari Zuriaren baselizara egiten den erromerian dantzatzen da eta gero, herrian ere egiten da. Dantzak bi zati ditu: lehendabizikoa Soka dantza bati dagokio. Dantza honen bidez neskak plazan sartzen eta kokatzen dira. Bigarrena, neska dantza da era neskek osatutako biribil itxian egiten dute.
Dantzaren ezaugarrietako bat dantza kantua dela da. Kantaren letra hauxe da:...irakurri gehiago
Jaurrietako Axuri Beltzari buruz daukagun lehendabiziko albisteak R.M. de Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco liburuan. Bertan “Axuri Beltxa” izenarekin agertzen den dantzari buruz dio “musikaren aldetik, Axuri beltza Nafarroan Mutil-dantza deituriko generoari dagokio eta Zuberoan Mutxikoari”(Azkue, 1922, 296). Bertan ez da aipatzen neskek dantzatzen zutenik, kanta ematen dion informatzailea emakume bat izan arren. Dantza osatzeko, aipatu melodia horri, beste bat gehitu ...irakurri gehiago
Herriko neskak
Nesken jantzi tradizionalak
MULTIMEDIA
Neskak Zaraitzu ibarreko emakumezkoen jai egunetarako jantzi tradizionalarekin dantzatzen dira. Jantzia honela osatzen da: gona beltza tolesduna txorkatilerainokoa; soinean atorra zuria (aspaldian lihozkoa zena); bere gainean xuboi beltza ere, bere bularraldean brokatelezko peto zabal bat daramala; lepotik zintzilik lepokoak (perlazkoak arruntenak) eta lepoari buelta emanez beluse beltzezko idunekoa brotxe bat daramana. Oinetan zapata beltzak. Buruan adatsa txirikorda batean bildua eta belarr...irakurri gehiago
Aramburu, Javier de (1969): El Domingo actúa el Laboratorio de Investigaciones Folklóricas. La Voz de España, 1969-05-02.
Arrarás Soto, F. (1971). Danzas de Navarra. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 3(8), 171-220.
Arrarás Soto, F. (1983). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Colección Breve Ilustrada, nº 6. Diputación Foral de Navarra. Pamplona. p. 86.
Azkue, R. M. de (1922). Cancionero popular vasc...irakurri gehiago
Ona