Inauteriak

Inauteriak-Ihauteriak

Arizkun. Sagar dantza. 2011. Dantzan
Lantz. Zortzikoa. 2009. Dantzan
Altsasu. Momotxorroen dantza. GN
Goizueta. Zahagi dantza. 2007. Dantzan

Inauteria, Ihauteria, Ihotea eta beste hainbat modutan erraten zaion aro honetan, oso garai aberatsa da dantza herrikoiari dagokionez. "Inauteria" hitzaren azpian mota askotako dantzak aurkitzen daitezke (zahagi dantzak, zortzikoak, sagar dantzak…). Kasu gehienetan inauteria da elkarren artetan daukaten gauza komun bakarra edo bakarrenetarikoa. Folklorean urtaro honek daukan garrantziak historikoki egindako eta argitaratutako ikerketa lanek baiestatzen dute eta hori aintzakotzat hartuz, inauterietan ematen diren dantza guztiak tipologia baten barruan egotearen beharra ikusi dugu.

Altsasu. Momotxorroen dantza. NG

Altsasuko Inauterietako pertsonaiak diren Momotxorroek egiten duten dantza, zeinak Altsasuko zortzikoan du oinarria.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Lantzeko ihauteria 2008.

Ihauteri garaian, herrian momentu eta testuinguru ezberdinetan ospatzen den dantzari, Lantzeko Zortzikoa deritzo. Mozorroen ibilbidean zehar, Miel Otxin eta bere laguntzaileak zortzikoaren doinuaz ibiltzen dira karriketan zehar. Bukaeran, astearteko arratsaldean, partaideak herriko plazan elkartu egiten dira Miel Otxin erretzeko, eta bere suaren inguruan zortzikoa dantzatu egiten da.

Orriak