Ezpata dantza

Danza de espadas


Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Fagina Bals. Dantzan.eus

Urtero, San Lorentzo egunean (abuztuaren 10ean) eta Bestaberri egunean (ekainean), izen bereko Anaiarteak dantzaldiak egiten ditu eta prozesioetan parte hartu. Data hauetaz landa bertze data berezietan ere atera daitezke: inauteriak, San Zernin egunean… Bertan mota askotako dantzak egiten dituzte kofradeek: makil dantzak, ezpata dantzak, brokel dantzak etab.

Orriak